
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Itzultzailea: Apalauza Ollo, Amaia
Bilduma: Literatura Unibertsala, 166
Formatua: 130 x 195 mm
Orrialdeak: 160
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2015-05-15
Edizio digitalaren argitalpen data: 2015-11-18
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN-a: 978-84-9746-980-7
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-053-3
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Objektu gutxi batzuez beteriko maleta bat da. Dovlatovek Sobiet Batasunetik AEBetara emigratu zuenean berekin hartu zuen maleta. Emigratzeko asmotan dela, hara non esaten dioten hiru maleta besterik ezin duela eraman. Puskak biltzen hasi, eta ohartzen da hiru maleta ez, bakar bat aski duela bere ondasun guztiak sartzeko. Bere bizitza osoa maleta ezdeus batean bildurik. Eta halaxe abiatzen du kontakizuna, ipuin bat josiz maletan sartu zituen objektu bakoitzaren inguruan. Oroitzapen bat objektu bakoitzeko.
Eta halaxe harilkatzen ditu bere bizitzako zenbait pasarte, banan-banan, atzean utzi duen munduaren garratza, absurdoa eta zentzugabetasuna agerian utziz. Narrazio guztiak bere ohiko estilo arinean daude idatzirik: estilo arina, baina baita zorrotza, fina, gardena, sarkastikoa, garratza, ziztakaria ere. Eta vodkaz, vodka askoz bustirik.
(Ufa, 1941 – New York, 1990), idazle eta kazetari errusiarra. Leningraden (gaur egungo San Petersburgon) igaro zuen bere bizitza gehiena, harik eta AEBetara emigratu zuen arte, 1970eko hamarkadaren bukaeran. Leningradeko unibertsitatetik bota zuten, lan-eremu batean aritu zen zaindari-lanetan eta kazetari jardun zuen zenbait egunkaritan (Leningraden eta Tallinnen). Bizipen horiek guztiek akuilaturik idatzi zituen bere liburu guztiak, ironia eta absurdoa lagun, hala nola Konpromisoa (1981), Eremua (1982an), Gutarrak (1983), Emakume atzerritarra (1986) eta Maleta (1986), besteak beste. Sobietar sistemak galarazia, Amerikako erbestean argitaratu zituen bere lan guztiak.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311