EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Testamentua

Testamentua

François Villon

Itzultzailea: Múgica Franco de Medinaceli, Matías

Bilduma: Literatura Unibertsala, 168

Formatua: 130 x 195 mm

Orrialdeak: 232

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Argitalpen data: 2016-06-07

Edizio digitalaren argitalpen data: 2017-01-13

Edizio digitalaren formatua: EPUB

ISBN-a: 978-84-9109-120-2

ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-121-9

Materia: Helduentzako literatura

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

Online Kontsultatu PDF formatuan

itxi

Liburuari buruzko prentsa aipuak

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

15,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

Edizio digitala Laguntza

8,50 €

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Euskadi Saria 2017 Euskarazko Literatura Itzulpena atalean.

Italo Sicilianok 1934an Villoni buruzko obra garrantzitsu batean dio Villon “Frantziako poeta lirikorik handiena” dela. Hori esatean, segur aski, gaurko adieran hartzen du “liriko” hitza, poeta lirikoa, gaur, bere sentimendu pertsonalak kantatzen dituena baita, poemetan bere burua, bere pena-pozak, bere pasio oldarraldiak edo bizitzak ematen dizkion etsipenak agertzen dituena. Villonek halako bizi salbuespenekoa izan ez balu, estropezuz eta erori-jaikiz betea, ez zen ezagutzen dugun poeta bihurtuko eta ez zuen gizonen oroimenean halako aztarna sakona utziko. Obra osoa du Villonek bere bizitzako abenturez eta desbenturez betea, noiz ageri-agerian aipatzen dituela, noiz hitz erdiz eta alusio belatuen bidez. Villonen obran lirismoa eta arrunkeria, Ama Birjinarekiko eraspena eta amodioa, fede sakona eta ezmoraltasun gordina nahasten dira; ahaltsuei oldartzen zaie, miseria-lagunekiko samurtasuna adierazten du eta, aldian aldian, malenkoniatsu eta isekari, gozo eta mendekari ere agertzen da.

Bideoak

Irudiak eta argazkiak

François Villon

François Villon

François Villon, jaiotze izena François de Montcorbier edo François des Loges (Paris, 1431 - 1463 inguruan) Frantziako lehen poeta modernotzat hartu izan da. Bizitza abenturazalea eta gorabehera handikoa izan zuen. 1455ean, emakume batek eragindako borrokan, apaiz bat hil zuen, eta Paristik ihes egin behar izan zuen. Kondena barkaturik, sei hilabete geroago Parisa itzuli zen, baina berriro alde egin zuen, lagunekin batera egindako lapurreta bat zela eta. 1462an urkatzera kondenatu zuten baina barkatu zioten. 1463tik aurrera ez da haren aztarnarik aurkitu. Villonen obra hiru milaren bat ahapaldik osatua da. Bi lan nagusi ditu: Lais edo Petit Testament (1456) eta Grand Testament (1462), zortzikoetan idatziak biak; inportantea da halaber L’Epitaphe Villon, Ballade des pendus deitua (1463, “Urkatuen balada”), hamarrekoetan idatzia.

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu