
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Bilduma: Poesia, 37
Formatua: 130 x 205 mm
Orrialdeak: 144
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2018-03-28
ISBN-a: 978-84-9109-228-5
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Estatuko funtzionarioek lanerako duten bulego bat. Lan egin edo ikasi ondoren herrira ekartzen zaituen autobusa. Agure-atsoak arratsean jarrita egoten diren kaleko petrila… Eguneroko bizimodua egiten dugun leku horietan, denon baitakoak diren leku horietan, garatzen dira kontakizun hauek, poema narratiboak, kronikak.
Aldian behin, ordea, bulego horretako mutil gaztea, harrizko petrileko atso hori, autobuseko asentuan doan etxekoandrea, bat-batean, tupustean, beraren minera etortzen da, barruko zauria zabaldu egiten zaio: orduan, min horrek eraginda, boz bat askatzen du isiltasuna urratuz. Urratuz, bai, ezen boz horiek arrakalak dira, eten bat ohiko elekan. Eta boz horiek, ukabil itxi airera bihurtuaren eran harro, xuxurla isilean edo ahora jaio gabe bular barruan itoa izan, gauza bera bilatzen dute: jasoak izatea, entzunak izatea, justizia baten aitorpena, kontsolamena, errukia.
Gazte hori, atso hori, etxekoandre hori… gu denok gara, eta haien bozak aditzean jabetzen gara geure burua ari garela aditzen, guri ere badagozkigula.

Iñaki Irazu Garmendia Asteasun jaio zen, 1954an. Bertan eman zuen haurtzaroa. Nerabe eta gaztaroa, berriz, Andoain herrian. Ekonomia ikasketak egina. Ogibidez, euskara irakasle eta bikoiztaile izana. “Villa de Bilbao” poesia saria bereganatu zuen. Jabier Muguruza kantariak musikatu dizkio zenbait poema. Bilbon bizi da.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa