EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Gailur Ekaiztsuak

Gailur Ekaiztsuak

Emily Brontë

Itzultzailea: Aldasoro Katarain, Irene

Bilduma: Literatura Unibertsala, 171

Formatua: 130 x 195 mm

Orrialdeak: 472

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Argitalpen data: 2017-11-29

Edizio digitalaren argitalpen data: 2018-01-22

Edizio digitalaren formatua: EPUB

ISBN-a: 978-84-9109-250-6

ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-258-2

Materia: Helduentzako literatura

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

Online Kontsultatu PDF formatuan

itxi

Liburuari buruzko prentsa aipuak

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

19,90 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

Edizio digitala Laguntza

11,00 €

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Euskadi Saria 2018 Euskarazko Literatura Itzulpena atalean.

Umetatiko lehen amodio bortitz, ero, galgarri, menderaezin baten historia da Gailur Ekaiztsuak. Minbizi bihurtutako bizi-min baten historia. Heathcliff da nobelaren ardatza. Machiavellorekin eta Sadeko Markesarekin lotu izan dute pertsonaia hori. Obsesio baten kontakizuna dugu, beraz, eleberria.
Catherine Earnshawk bazter uzten duenean bere anaiorde Heathcliff –ijitokume bat, aitak Londrestik ekarria eta etxean hazia– Edgar Lintonekin ezkontzeko, Heathcliff urrundu egingo da, baina bi helburu hauek betetzera itzuliko da: Earnshawtarren etxea bereganatu, bere umetako maitearengandik hurbil egoteko, baina, batez ere, jabetzak ematen dion botereaz bere indarra erakusteko.
Amodio destainatu baten istorioa da, beraz, Gailur Ekaiztsuak, baina hori baino gehiago ere aurkituko dugu eleberri honetan: amodio gutxietsiak eragindako mendeku baten kontakizuna, pasio menderaezin batena, baretu ezineko min bizi batena.

Bideoak

Irudiak eta argazkiak

Emily Brontë

EMILY BRONTË Thorntonen jaio zen, Ingalaterran, 1818an, bost ahizpa eta anaia batez osatutako familia batean. Aita kezka intelektual handiko gizona izan zen, eta semealaba guztiak eskolatu zituen: emaztea hil zitzaionean, elizgizonen alabentzako barnetegi batera bidali zituen bereak, eta semeari aukera handiagoa eman zion.

Brontë ahizpak giro bikainean bizi izan ziren beren literatur grinari bide emateko. Dirudienez, hala ere, idaztea, giro hartan, jolasa besterik ez zen haientzat, bizi ziren inguru latzean –Hawortheko paramoak– beste ezer baino gusturago egiten zutena: istorioak sortu, poemak idatzi, eta, batez ere, eskura zutena irakurri, hori bera ere ez baitzegoen edonoren
irispidean. Hala, esku artean izan ohi zituzten Blackwood Magazine, Edimburgh Review edo Fraser’s Magazine, non agertzen baitziren –eduki politiko eta literarioaz gain– izu eta misteriozko kontakizunak, eta baita poemak, eta etxe xarmatuak eta fenomeno bitxiak hizpide zituztenak ere.

Oso umetatik hasi zen idazten Emily Brontë, nahiz eta idatzitakoaren parte handi bat galdua den. Haren poemak gelditzen zaizkigu, hala ere. Eta Gailur Ekaiztsuak eleberri hilezkorra.

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu