EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Itzultzailea: Prat Aizpuru, Olatz
Bilduma: Literatura Unibertsala, 177
Formatua: 130 x 195 mm
Orrialdeak: 296
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2019-11-08
Edizio digitalaren argitalpen data: 2020-02-02
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN-a: 978-84-9109-421-0
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-477-7
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Aita bat, lau emazte eta hogeita lau senideko familia kikuyu batean jaio zen Ngugi wa Thiong’o, Limurun (Kenya), 1938an. Haurtzaro xume bezain zoriontsua darama mutikoak, britainiarren koloniaren mendean bizi denik ia ohartu gabe. Pixkanaka, ordea, aldaketa ugari hasiko dira gertatzen bere inguruan, eta, adinean aurrera egin ahala, are handiagoa izango da horien eragina bere bizitzan, urruneko itzal gisa ikusten zuen inperioaren bortizkeria eta haren kontrako altxamenduen ondorioak etxe-zokoraino sartuko baitzaizkie laster.
Haurtzaroko oroitzapenen bilduma honetan ez dira falta jaioterriko paisaiaren eta jendearen gaineko deskribapen zehatz eta koloretsuak, ez eta tradizio eta kultura kikuyuenak ere. Haur zeneko begirada berreskuratu du egileak bere istorioaz eta testuinguru sozio-politikoaz idazterakoan: jakin-minezko begirada, irreala eta erreala biak bat egiten dituena, magiaren boterean sinesteari utzi ez dion haurrarena; ezeren gainetik, amets egiteari inoiz uzten ez dion mutiko baten begirada.
NGUGI WA THIONG’O idazle afrikar entzutetsuenetako bat da. 1938an Kenya kolonialean jaioa, txiki-txikitatik nabarmendu zen hitzaren erabileran. Mutiiri, kikuyuz idatzitako lehen egunkariaren sortzailea, Kaliforniako Unibertsitateko (Irvine) Ingeles
Filologia eta Literatura Konparatuko irakaslea da egun. 1964an, Weep not, child (Negarrik ez, haurra) eleberria idatzi zuenetik, asko dira egileak argitaratu dituen eleberriak, bai eta antzerki-obra, saiakera eta haurrentzako ipuinak ere. James Ngugi gisa sinatu zituen lehen lanak, harik eta, 1969an, jatorrizko izen afrikarra berreskuratu zuen arte.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago