EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Noticias

Anna Kopek eta ezpata bikingoa / Anna Kopek y la espada vikinga. Haritz Larrageta.

Aurkezpen ekitaldia
01.12.2025

Ilustrazioak: Marko / Maëla.

Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratua. Anna Kopek-en bosgarren istorioa eta bilduma ixten duena. Iruñean kokatua! 

Voces / Ahotsak. Toti Martínez de Lezea.

Aurkezpen ekitaldia
28.12.2025

VOCES, quince narraciones breves, quince maneras diferentes de relatar historias que nos llevan a meditar, sentir, reír, gracias a la maestría literaria de Toti Martínez de Lezea, quien, una vez más, nos sumerge en su particular mundo de realidad y fantasía, en el que tanto disfrutan sus lectores y lectoras.

Espekulazioak. Arrate Egaña.

Aurkezpen ekitaldia
26.11.2025

Zazpi kontakizunek osatzen dute Espekulazioak. Arrate Egañak, bere estilo garbi, arin eta zuzenez, eta irudimena bidelagun, ipuin-sorta bitxia bezain erakargarria aurkeztu digu. Ohiko bere fikzioa koska bat gehiago estutu du oraingoan.

Txerriak eta loreak. Jon Arretxe.

Aurkezpen ekitaldia
25.11.2025

Azken urteotan Touréren sagan zentratuta egon ondoren, guztiz bestelako nobela beltza dakarkigu oraingo honetan Jon Arretxek. Hiri handietako lunpen guneak alde batera utzita, egileak fabulatu duen trama berria bera bizi izandako hiru herrietan garatuko da: Basaurin, Gasteizen eta Arbizun.

Erleen azken ziztada. Kepa Iribar.

Aurkezpen ekitaldia
12.11.2025

Idazle getariarrak narrazio bizi eta zirraragarria eskaintzen digu, suspensearen hariari etengabe tiraka, iragana eta oraina elkarrizketan jarriz. Eleberriak, istorio pertsonalen bidez, gure gizarteko itzalak agerian uzten ditu: ultraeskuinaren gorakada, emigrazioaren tragedia, boterearen gehiegikeriak, beldurraren logikak eta elkartasunaren indarra. Irakurlea harrapatzen duen nobela da, azken orrira arte ezkutuko erle horien ziztada sentiarazten duen horietakoa.

Oraire. Nerea Loiola Pikaza.

Aurkezpen ekitaldia
10.11.2025

Aukeratu zure abentura + ihes liburua. Eskapu liburuak bildumako 4. abentura.

Misterioak, arriskuak eta abenturak aurkituko dituzu. Erabakiak hartu beharko dituzu eta enigmak ebatzi. Zure adimena eta abileziak erabili beharko dituzu. Erabaki txar batek hondamendia eragin lezake… eta heriotza ere bai!

Euri beroak. Iban Garro Alzuri.

Aurkezpen ekitaldia
28.10.2025

Blas de Otero - Ángela Figuera Nazioarteko XVII. Poesia Lehiaketaren irabazlea. 

Ihesi bizi gara nork jarraitzen digun jakitera ausartu gabe. Liburu honek gelditu eta gibelera begiratzen lagunduko dizu, agian sorpresa bat jasotzeko, agian nonbait daramazun istorio gogorren bat ezagutzeko.

2023ko-2024ko Gabriel Aresti Sariak. XL-XLI. Bilbao Hiria Ipuin Lehiaketa.

Aurkezpen ekitaldia
17.10.2025

XL-XLI. Bilbao Hiria Ipuin Lehiaketa saridunak.

Liburu bariatua. Hainbat idazle berriren ipuin sarituak. Gaur egungo idazle berrien ipuin aukera fina.

Sarituak.

    - 2023: Oihane Fernandez, Isidoro Calvo eta Amaia Iturriotz.

    - 2024: Amagoia Mujika, Maitane Perez eta Oskar Azkona.

Emognosia. Mitxelko Uranga.

Aurkezpen ekitaldia
13.10.2025

Miguel de Unamuno XXV. Saria. Bilboko Udala.

Azken urteotan, COVID-19aren pandemiaz geroztik bereziki, ugariak dira, eta oso erabiliak, zenbait hitz eta esapide berri edo berriztatu. Batzuk zuzenean ingelesez emanak dira, besteak, gehienak zeinek bere hizkuntzan moldatu ditu, euskaraz guk: fake news, egia-ostea, konspiranoia, negazionismoa, pandemia/plandemia, terraplanismoa, happycracia… 

Panfleto bat atzenduraren kontra. Pello Salaburu.

Aurkezpen ekitaldia
07.10.2025

Atzendura azaleratzen duen kontakizun ausarta: historia ez da isiltzeko, ikasteko eta oroituz sendatzeko da. Autorearen ahots zorrotzak ahanztura kolektiboa astintzen du, biktimen memoriari eta gizartearen duintasunari leku egiteko.

Düsseldorf-eko txibatoa. Karlos Linazasoro.

Aurkezpen ekitaldia
03.10.2025

Idazle tolosarrak etxeko markaz janzten du narrazio harrigarri hau ere, ironiaz eta ausardiaz, gogoeta sozial zorrotz eta gupidagabe batekin oreka bilatuan. Irakurlea barrez lehertzera eraman dezakeen bezala, deserosotasun eta tristura ere pizten ditu. 

Azken batean. Lourdes Oñederra.

Aurkezpen ekitaldia
01.10.2025

Eleberri honek begirada sakona eskaintzen die indarkeriaren zauri oraindik irekiei, baina baita oroimenari, familiari eta Euskal Herriko historia hurbilean emakumeak izan duen paperari ere.

Lapurtutako bizkotxoaren kasua. Abel Amutxategi.

Aurkezpen ekitaldia
17.09.2025

Niko eta amona intergalaktikoa bildumako lehenengo liburua. Abentura, umorea eta misterioa. Bi pertsonaia gogoangarriak, bikote interesgarria.

Irakurleek jarraitu nahiko dituzte haien abenturak unibertsoan zehar.

Kateriñe. Maitena Illarramendi - Iñigo Sarasola

Aurkezpen ekitaldia
15.09.2025

Espainiako Gerra Zibilak eragindako suntsipenaren lekuko izan zen Kateriñe Letamendi tolosarra. Tropa frankisten bonbetatik eta mehatxuetatik ihes egin behar izan zuen. Kaosaren erdian, egunerokoa izan zuen babesleku; sufrimenduz eta oroitzapenez betetako bitakora bat. 

Los últimos artesanos. Conversaciones con: Pedro Olea, Imanol Uribe, Enrique Urbizu y el Colectivo Moriarti. Imanol Rayo.

Aurkezpen ekitaldia
08.09.2025

Los cineastas que hemos reunido en este libro pertenecen a distintas generaciones pero, sin embargo, comparten una misma praxis, una forma de hacer cine. El presente texto recoge el testimonio de estos últimos artesanos vascos, revelando la naturaleza del oficio del arte popular por excelencia del siglo XX.

Azpijokoa Azpiazun. Iñaki Dorronsoro.

Aurkezpen ekitaldia
04.07.2025

Erdi ataundar erdi orexar idazle gaztearen lehenengo nobelak polizia-eleberri klasikora garamatza.

Umore handiko elkarrizketa gogoangarriak ditu nobelak eta hilketa kasu interesgarria bezain arriskutsua ikertu beharko dute Alfontso detektibeak eta Miren kazetariak.

 

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Proyecto financiado por la Direccion General del Libro, del Comic y de la Lectura, Ministerio de Cultura

Unión Europea