Erein Argitaletxea

EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

  • Hasiera
  • Salmentarako baldintza orokorrak

Salmentarako baldintza orokorrak

Eskaera bat egiteak salmenta-baldintza hauek onartzea dakar, eta horiek gailenduko zaizkie bezeroarengandik datorren edozein oharri.

1. Artikuluen prezioak

Liburu bakoitzaren deskribapenean agertzen den prezioa eurotan adierazita dago eta BEZa barne hartzen du.

Salmenta-prezioari bidalketaren kostua gehituko zaio.

2. Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.

3. Eskaera entregatzea

Bidalketak Erein, S.A.k kontratatutako garraio-agentzien bidez egiten dira.

Eskaera jasotzean, bezeroak egiaztatu beharko du enbalajea eta barrualdea egoera onean daudela, hau da, jasotako eskaera bat datorrela eskatu duenarekin eta egoera onean dagoela. Bidalketan akatsen bat izanez gero, jarri harremanetan Erein, S.A. enpresarekin, helbide elektroniko honetan: erein@erein.eus, edo +34 943 21 83 00 telefonora deituta, 24 ordu baino lehen.

4. Ordaintzeko modua

Ordaintzeko onartzen den modu bakarra kreditu/zor txartela bidezkoa da.

Erosketa-prozesu honen azken urratsean Kutxabankeko ordainketa seguruaren orrialdera bideratuko zaituzte ordaintzeko. Datuak enkriptatuta zirkulatzen dute, eta ezin dira sarean ikusi; zuzenean bidaltzen dira bankuaren zerbitzarira, eta inork ez du haietara sartzeko aukerarik, ezta Erein SAk ere.

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu