EREIN
  • Inicio
  • Autores
  • Aleksandra Kollontai

Aleksandra Kollontai

(San Petersburgo, 1872 – Mosku, 1952) errusiar iraultzaile eta politikaria, teorialari feminista eta idazlea izan zen. Batez ere bere bizitza politikoagatik da ezagun, parte-hartze zuzena izan baitzuen XX. mendeko lehen laurdeneko gertakari historiko nagusietan. Marxismoaren barruko ikuspegi feminista lantzen lehenetarikoa izan zen, eta saiakera-lan oparoa utzi zuen idatzita emakumearen hainbat problematika espezifikoren inguruan. Iraultzak emakumearen askapena ekar zezan harremanetan ere iraultza gertatu behar zuela pentsatzen zuen, eta hain zuzen amodiozko harremanen gaia eta emakume-psikologia berri baten beharra landu zituen literatura-lanen bitartez. Euskarara ekarritako bilduma honetaz gain, Emakumea bidegurutzean. Zirriborro psikologikoak (1923) narrazio-bilduma ere argitaratu zuen, eta ipuin motz utopiko argitaragabe bat ere utzi zuen idatzia, hainbat ikerketa-lan, saiakera, artikulu, eguneroko eta memoria-liburuz gain.

Libros del autor en erein

Erle langileen amodioak

Erle langileen amodioak

352 páginas

En papel
15,00 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN está adherido a

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus