EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
DESKARGAK
Donostian jaio zen, 1969an, baina Cintruenigon bizi da. Zuzenbide- eta Sukaldaritza-ikasketak egin zituen, eta kontaera laburren eta haurrentzako ipuinen bidez hasi zuen bere literatura-ibilbidea. Baztango Trilogia arrakastatsuaren egilea da. 2013an argitaratu zuen hirukoaren lehen liburua, Zaindari ikusezina. Trilogiaren hurrengo liburuak dira Hezurren ondarea eta Eskaintza ekaitzari. Ikaragarrizko arrakasta izan du gaztelaniaz ez ezik euskaraz ere hiru lan horiekin. Bertan oinarrituta egin dira izen bereko hiru film arrakasta handikoak ere.
2016an, Planeta saria eman zioten Hori guztia emango dizut eleberriagatik. 2019an Bihotzaren ipar aldea argitaratu zuen; eta 2021ean, Aingeruaren pribilegioak (2009an argitara emandako bere opera prima). Redondoren lanak 36 hizkuntzatara itzuliak izan dira, euskara tartean dela, eta Ereinen argitaratuak daude guztiak.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa