
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

DESKARGAK
Enkarni Genua Espinosa (Donostia, 1942). Txerpolaria eta Filosofia eta Letretan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. 60etako hamarraldian, Donostiako zenbait antzerki-talde zaleetako kidea izan zen. 1971. urtean, Manolo Gómezekin batera, TXOTXONGILLO Taldea osatu zuen. Talde horrekin Euskal Herrian aritu da gehienbat lanean, baina berebat parte hartu du Estatuko nazioarteko jaialdi nagusietan, Europara, Miamira (Estatu Batuak) eta Latino Amerikara joateaz gainera.
1982an,Tolosako CIT-eko zenbait kiderekin batera,Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia jarri zuen abian (Titirijai), eta gaur egun ere lankidetzan dihardu harekin, eta baita TOPic-ekin ere (Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa).
40 liburutik gora argitaratu ditu (ipuinak, antzerkia eta txotxongilo-antzerkiaren eta dramatizazioaren edo antzerkiaren didaktika), ipuinez eta liburuz osaturiko 21 diskoz gainera.
Honako sari hauek eskuratu ditu, besteak beste: 1980, Ercilla Saria, Bilbo; 1985, Haur Operako lehen Lehiaketa, Erreka Mari gidoiarekin eta Juan Cordero Castañoren musikarekin; 1997, Euskarazko Haur Antzerkiko Lehiaketa, Antzerkiko Nafar Eskolarekin; 2001, Euskarazko Haur Antzerkiko Donostiako Hiria Saria; 2007, Antzertiko Ibilbidearen Victoria Eugenia Saria; eta, astero, bere obrak eskaintzen dizkien neska-mutilen txaloa.
12 orrialde
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa