
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107 
 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
 Tel.: (+34) 943 218 300 
 erein@erein.eus
 www.erein.eus

DESKARGAK
ERNEST HEMINGWAY Estatu Batuetan jaio eta hil zen (1899–1961). Kazetaria izan zen, eta nobelak eta kontakizun laburrak kaleratu zituen. Idazkera-estilo soila landu zuen, inolako oparotasunik gabea –iceberg-teoria izendatu zuen berak, gauza asko baitago barruan, agerian gutxi egonda ere–, eta eragin handia izan zuen XX. mendeko narratibagintzan. Lau aldiz ezkondu zen, eta abenturez beteriko bizimodua izan zuen: Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen, boluntario gisa, anbulantziak gidatzen; Espainiako Gerra Zibilean egon zen (Ebroko batailan, besteak beste), eta Bigarren Mundu Gerran (Normandian, Parisen...), kazetari modura. Domina bat baino gehiago jaso zuen bere jokamolde kementsuagatik.
Kuban bizi izan zen. Afrikan hiltzeko zorian egon zen hegazkin-istripu baten ondoren.
1954an, Literatura Nobel saria eman zioten, eta haren zenbait liburu amerikar klasikotzat hartzen dira: Fiesta hauxe bera, For Whom the Bell Tolls (1940, Espainiko gerran oinarritua), Agurea eta itsasoa (1952).
					Tolosa etorbidea 107.
					20018 DONOSTIA
					Tfno.: (+34) 943 218 300
					Fax: (+34) 943 218 311
				
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa