EREIN

Felipe Juaristi

Felipe Juaristi

DESKARGAK

 


Felipe Juaristi Galdos, Azkoitian jaioa da, 1957an. Kazetaritza ikasketak egin zituen Madrilen, eta lanbide horretan aritu da, euskaraz zein gaztelaniaz, hainbat lekutan: Literatur Gazeta eta Porrot aldizkarien sortzaileetakoa da. Poeta gisa da batez ere ezaguna. Juaristiren lehen poema-bilduma Denbora, nostalgia (Baroja, 1985) izan zen. Geroztik, Hiriaren melankolia (Baroja, 1987), Laino artean zelatari (Alberdania, 1993) Galderen geografia (Alberdania, 1997), Begi-ikarak (Erein, 2004) argitaratu ditu. Hiz-lauzko lanik ere badu: Intzentsua lurrean bezala (Baroja, 1988) kontakizuna,  Arinago duk haizea, Absalon (Erein, 1990) eta Ez da gaua begietara etortzen (erein, 2007) eleberriak. Haur eta gazte literaturari ere hainbat liburu eman dizkio: Tristuraren teoria (Erein, 1993), Ilargi-lapurra (Erein, 1994), Sagitario (Descleé de Brouwer, 1995), Eguzkiaren Etxea (Alberdania, 1998), Laura eta Itxasoa (Aizkorri, 1998), Aduna eta aduanak (Erein, 2000) eta Zazpi bider zazpi (Erein, 2005). Hainbat sari jasotakoa da Felipe Juaristi: 1992ko Lizardi Saria, Tristuraren teoria izeneko lanarekin. 1998an Euskadi literatura saria jasoa, euskarazko literaturari dagokiona, bere Galderen geografia izeneko olerki liburuagatik. Liburu horrek badu dagoeneko gaztelaniazko bertsioa: Geografía de las Preguntas (Bassarai, 1999).

 

Egilearen liburuak Ereinen

Erbesteko elurra

Erbesteko elurra

256 orrialde

Salneurria
18,00 €

Digitala
10,00 €

Raúl Guerra Garrido 2019

Raúl Guerra Garrido 2019

152 orrialde

Salneurria
16,00 €

Iraganik gabe

Iraganik gabe

112 orrialde

Paperean
12,00 €

Piztutako etxea

Piztutako etxea

72 orrialde

Salneurria
10,50 €

Ez da gaua begietara etortzen

Ez da gaua begietara etortzen

256 orrialde

Paperean
17,85 €

Zazpi bider zazpi

Zazpi bider zazpi

160 orrialde

Paperean
13,00 €

Digitala
7,50 €

Begi-ikarak

Begi-ikarak

88 orrialde

Paperean
9,00 €

Airezko emakumeak

Airezko emakumeak

296 orrialde

Paperean
19,45 €

Digitala
10,70 €

Hiria eta haurrak

Hiria eta haurrak

12 orrialde

Paperean
3,30 €

Arinago duk haizea, Absalon

Arinago duk haizea, Absalon

204 orrialde

Paperean
15,50 €

Aduna eta aduanak

Aduna eta aduanak

40 orrialde

Paperean
7,20 €

Animalien inauteria

Animalien inauteria

176 orrialde

Paperean
12,50 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus