EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

  • Inicio
  • Autores
  • Fiodor Dostoievski

Fiodor Dostoievski

Fiodor Dostoievski

DESCARGAS

Fiodor Mikhailovitx Dostoievski 
Mosku, 1821 – San Petersburgo, 1881 
Errusiar idazlea izan zen. Haurtzaroa familiagiro zurrunean igarota, San Petersburgon egin zituen ikasketak, eta han hasi zuen bere ibilbidea idazle gisa. Lehenbiziko idazlanekin arrakasta koxkor bat lortu orduko, atxilotu egin zuten jarduera iraultzaileak egotzita, eta heriotza zigorrera kondenatu. Azkeneko momentuan libratu zen exekuziotik, eta, ordainetan, hainbat urte igaro behar izan zituen gatibu-lanetan, Siberian. Anaiaren, lehenbiziko emaztearen, eta bi seme-alaben galerak nozitu zituen. Osasun arazoengatik ere sufritu zuen, epilepsia-atakeak izaten baitzituen. Jokoaren mende erori eta dena galdu zuen, behin baino gehiagotan. Zorrek eta hartzekodunek presionatuta, denboraren kontra idatzi zituen lanik gehienak, «izpirituzko lasaitasunik gabe», berak esan bezala. Hala ere, errusiar literaturaren gailurtzat hartzen diren zenbait obra goren utzi zituen idatzirik, hala nola, Krimena eta zigorra (1866), Ergela (1868) eta Karamazov anaiak (1880). Euskaraz irakur daitezke Jokalaria (1866) eta Lurpeko ezkutuan idatziak (1864).

Libros del autor en erein

Krimena eta zigorra

Krimena eta zigorra

600 páginas

En papel
23,00 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Unión Europea