EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Herman Melville

Herman Melville

DESKARGAK

Herman Melville (New York, 1819-1891). Hogeita bat urte zituela baleontzi batean marinel sartu eta hegoaldeko itsasoetan ia lau urtez ibili ondoren, 1846an idatzi zuen bere lehen eleberria: Typee, eta urte bat geroago Omoo. Arrakasta berehalakoa izan zen, baina iraupen gutxikoa. Mardi (1849) eta Redburn (1849) eleberriek harrera txarra izan zuten, kritikoen nahiz irakurleen aldetik, eta antzeko harrera izan zuten haren hurrengo lanek ere: White-Jacket (1850), Moby-Dick maisu lana (1851), Pierre (1852), Israel Potter (1855) eta The Confidence-Man (1857). 1856an Piazza Tales ipuin bilduma argitaratu zuen, Bartleby (1853) eta Benito Cereno (1855) kontakizunez, besteak beste, osatua. Prosa utzirik, poesia idazten hasi zen: Battle Pieces (1866), Clarel (1876), John Marr and Other Sailors (1888) eta Timoleon (1891). 1891eko irailaren 28an hil zen, irakurleek eta literatur munduak ahantzia, Billy Budd (1924) kontakizun mitikoa amaitu gabe utzita.

Egilearen liburuak Ereinen

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea