EREIN
  • Inicio
  • Autores
  • Ingeborg Bachmann

Ingeborg Bachmann

Ingeborg Bachmann

DESCARGAS

INGEBORG BACHMANN idazle austriarra Klagenfurten jaio zen, 1926an, eta 1973an hil, Erroman.
Filosofia, psikologia, aleman-filologia eta zuzenbidea ikasi zituen, eta filosofian doktore izendatu zuten Vienako Unibertsitatean, Martin Heideggerren filosofia existentzialari buruzko tesia aurkeztu ondoren.

Ikasketak amaitu eta gero, gidoilari eta editore gisa lan egin zuen. Literaturaren munduan aurrera egiteko, funtsezkoa izan zen Gruppe 47 literatura-talde ospetsuarekin izan zuen harremana eta taldean jokatutako papera. 1953an, Erromara joan zen bizitzera, eta han ondu zituen bere lanik ospetsuenak —besteak beste, Aldibereko ipuin-bilduma hau—; han bertan hil zen 1973an.

Bizi zelarik, bi poema-bildumari esker izan zen ezagun batez ere, baina, hil ondoren, arrakasta handia izan zuen irakurle feministen artean, eta gero eta arreta handiagoa jarri zitzaion haren prosazko lanari. Austriako gerraosteko gizartean emakumeek bizirauteko eta beren ahotsa bilatzeko egin behar izan zuten borroka aztertzen du Bachmannek bere prosa-lan askotan.

https://es.wikipedia.org/wiki/Ingeborg_Bachmann

Libros del autor en erein

Aldibereko

Aldibereko

288 páginas

Precio
16,00 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

 

EREIN está adherido a

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

 

 

 

Síguenos en

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus