DESCARGAS
Irati Jimenezek (Bermeo, 1977) kazetari gisa lan egin du prentsan, telebistan eta irratian. Nabarra aldizkariko azken zuzendaria izan zen eta komunikazio aholkularitzan eta Interneteko edukien sorkuntzan espezializatu da. Bat, bi, Manchester (Elkar, 2006) eleberri laburrarekin Augustin Zubikarai saria lortu zuen, Laranja Azalaren Negarra ipuinarekin Donostia Hiria, eta Atsekabe zaitut narrazio ilustratuarekin, Bizkaiko Liburuzainek ematen duten Farolillos de Papel saria. 2009an, Igartza Bekaren akzesita lortu zuen eta horri esker argitaratu zuen Nora ez dakizun hori, italierara, errusierara eta gaztelaniara itzulitako eleberria, eta 111 Akademiako sariaren irabazlea. Ipuinak eta pop kulturari buruzko saiakerak argitaratu ditu, euskaraz eta gaztelaniaz, Telezailak (Txalaparta, 2011) eta Orgasmus (Txalaparta, 2010) moduko bildumetan.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN está adherido a
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus