EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Iulen Madariaga

Iulen Madariaga

DESKARGAK

Iulen Madariaga Agirre (Bilbo, 1932). 1937an, Euskadin gerra amaitutakoan, familiarekin Txilera joan zen erbesteraturik. Bilbora 1946an itzuli zen anaiarekin. Bigarren hezkuntza amaiturik, zuzenbidea Erresuma Batuan ikasi zuen, eta Cambridgeko unibertsitean lortu zuen doktoretza. Euskal Herrira itzuli ondoren, jardun politikoari ekin zion euskal abertzaletasunaren barruan.

EKIN taldearen sortzaileetakoa izan zen Iulen 1952an, ETAren hazia izanen zena. 1950eko hamarkadaren bukaeran sortu zuten ETA, beste hainbat kiderekin batera: besteak beste “Jose Maria Benito Del Valle, Jose Manuel Agirre, Mikel Barandiaran, Txillardegi, Rafael Albisu, Iñaki Larramendi eta nik neuk sortu genuen ETA; hobe errana, ‘berbataiatu’ genuen EKIN”. 60ko eta 70eko urteetan erakundearen batzar eta ekintzetan parte hartu zuen, atxilotua eta torturatua izan zen, atzerrian ere bizi behar izan zuen sarri.

80ko urteetan, Ipar Euskal Herrian finkatu zen eta Herri Batasunaren hastapenetan aktibo izan zen. Hamarraldiaren bukaeran berriz ere atxilotua eta espetxeratua izan zen Parisen ETAri laguntzea leporaturik. 90ko urteetan borroka armatuaren kontra posizionatu zen eta ETAk armak utz zitzan saiatu zen, oztopoz oztopo. Hori dela eta Aralar alderdiaren sorkuntzan parte hartu zuen eta hainbat hauteskundetarako hautagai izan zen.

Hemen esan daitekeena baino askoz gehiago da Madariagako Iulen. Hau da bere autobiografia. Bere hitza: Egiari zor.

Egilearen liburuak Ereinen

Egiari zor

Egiari zor

336 orrialde

Salneurria
21,00 €

Digitala
12,50 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Unión Europea