
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

DESKARGAK
Iván Landa, Donostia (1972). Ilustratzailea.
Hertsiki autodidakta. Lanbidean lehenengo lanak 18 urterekin egin zituen Lur argitaletxearentzat, Gabai saileko komikiak tintaztatu eta margotzen.
Geroago, hainbat urtez aritu zen lankidetzan argitaletxe honekin lan ezberdinetan parte hartuz. Lur Hiztegi Entziklopedikoa, Entziklopedia Tematikoa, edo eta, Nosotros, los vascos, dira horietariko batzuk.
Umore grafikoan aritua, urte askotan karikaturagile izan da, eta umorista grafikoa Egin eta Gara egunkarietarako.
Ilustratzaile aldakorra, enkarguz mota guztietako lanak egin ditu, esaterako, iragarki afixa-tegiak, Por-art apaingarriak, edo eta, “Kukubiltxo” antzerki taldearentzat txotxongiloen diseinua.
Duela 14 urte Erein argitaletxeko kolaboratzailea da, denbora gehiena, ikasmaterialak irudiztatzera eta multimediaren diseinura ematen duelarik.
Erein argitaletxeak argitaratutako “Ada” saileko Lauviaren giltza ipuin ilustratuarekin, kontakizun egile izateari ekin dio.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311