
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

DESKARGAK
1975ean Irunen jaio baina Nafarroan erroak bota dituen eta irakaskuntzarekin batera idazteko grina uztartzen duen idazlea da. Etxean entzuten zituen istorio mitologikoak ez galtzeko beharra ikusi eta Bakarne Atxukarrorekin batera hauek biltzen jardun da.
Haurrentzako ipuin tradizionalak biltzen dituzten hiru libururen egileetako bat da Euskal mitologia. Haurrentzako ipuinak I eta II, euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuak eta ingelesera eta frantsesera itzuliak eta Euskal mitologia haurrei kontatua (2015), euskaraz eta gazteleraz argitaratuak.
Pertsonaia mitologikoei buruzko haurrentzako hiru ipuinen egiletako bat bada ere; Tartalo (2018), Olentzero eta Mari Domingi (2019) eta Basajaun (2019), euskaraz eta gazteleraz argitaratuak hauek ere.
Emozioak eta komunikazio beharrak ardatz dituzten beste bi libururen egilea da; Sumendia baratzean (2016) eta Lekim, haitzuloetako gizakia (2017).
Gazte literaturan ere saiatu izan da, Sarerik gare (2017), Bakarne Atxukarrorekin batera idatzitako gazte nobela argitaratuz, 2018ko Euskadi Sarietan finalista izatera iritsi zena.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa