
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107 
 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
 Tel.: (+34) 943 218 300 
 erein@erein.eus
 www.erein.eus
Joseph Thomas Sheridan Le Fanu Dublinen sortu zen, 1814. urtean, eta jaioterrian bertan hil, 1873an. Zuzenbidea ikasi zuen, Trinity Collegen. Gero, zenbait literatur aldizkaritan aritu zen lanean, bai kazetari, artikuluak-eta idatziz, bai idazle, berak asmatutako istorioak argitaratuz. Kontakizun laburrak ez ezik, nobela batzuk ere ondu zituen, terrorezko eta misteriozko istorio gotikoak gehienak. Lan haietako batzuk batu egin zituen ondoren, eta liburu gisa plazaratu. In a Glass Darkly izenekoa da, hain zuzen, bilduma horietan ospetsuena, eta bost narrazio bildu zituen bertan, tartean Carmilla bera, Le Fanuren obrarik ezagunena eta geroko banpiro-istorio ezagun askoren oinarria izango zena.
					Tolosa etorbidea 107.
					20018 DONOSTIA
					Tfno.: (+34) 943 218 300
					Fax: (+34) 943 218 311
				
Proyecto financiado por la Direccion General del Libro, del Comic y de la Lectura, Ministerio de Cultura