EREIN
  • Inicio
  • Autores
  • Joanes Urkixo

Joanes Urkixo

Joanes Urkixo

DESCARGAS

Joanes Urkixo (Bilbo, 1955). Euskal Filologian lizentziatua da, lanbidez idazle eta gidoigilea.

Gidoigintzan 30 urteko ibilbidea egin ondoren, era guztietako lanak idatzi ditu: dokumentalak, entretenimendu-saioak, haurrentzakoak, publizitatea, bideo korporatiboa, komikia… Esperientziarik zabalena, hala ere, fikziozko arloan bereganatu du, sit-comak, animaziozko telesailak eta film luzeak idatzi dituelarik. Azken hauen artean Goomer (Animaziozko Goya Saria 2000), Cristóbal Molón (2006), Querida Bamako (Cubako Cine Pobre Zinemaldiko Saria 2007) edo Lasa eta Zabala (2014) aipa daitezke.

Idazle lanetan, 1978-80 urteetan hasi zen, Bernardo Atxaga, Joxemari Iturralde eta Joseba Sarrionaindiaren Pott bandaren aldizkarietan kolaboratuz. 1983 urtean Ttu-ttua literatur aldizkaria sortu zuen Laura Mintegirekin batera eta, aldi berean, hainbat egunkari eta aldizkaritan idatzi zuen.

Lehen liburua (Eta beharbada ispilu beltz bat) 1982 urtean argitaratu zuen, eta segidan, Elur gainean (Erein, 1984) narrazio bilduma. Harrezkero, 20tik gora lan argitaratu ditu, horietatik asko haur eta gazteentzat: Patxi Trumoik letrak ikasi nahi ditu, Thule, Bihotz Ausarta, Gerlari Zuria eta abar.

Zenbait literatur sari ere eskuratu ditu, bereziki aipagarriak hauexek: 1983 urtean, Eusko Jaurlaritzaren “Kirikiño” narrazio labur saria. 1997 urtean, Euskalgintza Elkarlanean Fundazioaren beka. 2003 urtean, Apirila Saria, Gerlari Zuria eleberriarekin.

 

Libros del autor en erein

Ekaitza urrun

Ekaitza urrun

264 páginas

Precio
18,00 €

En digital
10,50 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

 

EREIN está adherido a

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

 

 

 

Síguenos en

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus