
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

DESKARGAK
Donostian jaio zen 1953. urtean, aspalditik Euskal Musikarenganako zaletasun handia zuen familia batean. Filosofia eta Letretako ikasketak egin ditu, Filologia Erromanikoaren arloan. Bederatzi urtez gazteen irakasle izan zen Hizkuntza, Literatura eta Dramatizazioen arloetan.
Donostian ospatu zen I. TXISTULARI BAKARREKO TXAPELKETA irabazi zuen 1979. urtean. Oposizioz lortu zituen Donostiako Txistulari Taldeko Zuzendaritza, eta bertako Kontserbatorio Nagusiko Txistu Katedra. Kontserbatorio honetako zuzendari ere izan da hainbat urtez. Txistuaren afinazioaren aldetik, teknikaren ikerkuntza eta pedagogiaren bidetik eman ditu ahaleginik handienak eta honen ondorioz Txistu Gozoa izeneko metodoa eman zuen argitara. Zenbait urtez Txistulari aldizkariko zuzendari ere aritu zen. Musikologia aldetik ikerkuntza lan asko ditu eginak.
1982. urtean Euskaltzaindiak deitutako Felipe Arrese-Beitia Poesia Lehiaketa irabazi zuen. Donostiako Txistulariekin batera lau disko ditu argitara emanak, euskal herri dantzak biltzen dituztenak. Eta bakarlari gisa beste bost disko argitaratu ditu.
Txirri, Mirri eta Txiribiton euskal pailazo hirukote ezagunenaren fundatzaile eta partaidea da. Euskal Telebistako programetan zuzendari, gidoilari eta aktore lanak ere egin izan ditu.
Hogei urte baino gehiago dira beste arlo berezi bat afinazioaren lantzen hasi zela: musikaren zabalkundea, modu askotan bideratua, baina batik bat Kontzertu Didaktikoen bitartez, antolatzaile edo aurkeztzaile gisan.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa