EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

  • Inicio
  • Autores
  • Joxean Muñoz

Joxean Muñoz

Joxean Muñoz Otaegi (Donostia 1957).

Arte garaikidearen historia eta zinemarako gidoigintza ikasi zituen. Literaturan aritu da, diseinu grafikoan baita ere, eta, batez ere, gidoigintzan, telebistarako, zinemarako eta komikietarako. Erakusketak sortzea izan du urte askotan lanbide nagusia, baita kultur proiektuak sortzea eta kudeatzea ere. Kultura politikan dihardu azken urteotan, Eusko Jaurlaritzan.

Hainbat poema liburu argitaratu ditu Parentesiak (etab.) (1984), Begien Bizkar eta beste bi bilduma, auto editatuak. Hainbat artikulu eta zutabe idatzi ditu, Oh! Euzkadi aldizkarian, Euskaldunon Egunkarian, Berrian, Jakinen, Diario Vascon, eta hainbat aldizkari espezializatutan. Espainiako Goya Saria irabazi zuen 2000. urtean Karramarro Uhartea animazio filmarengatik, Inazio Mujika Iraolarekin batera idatzia eta Txabi Basterretxearekin batera zuzendua. Txabi Basterretxearekin egin zuen, baita ere, Tortolika eta Tronbon, animazioko film laburra, Kimuak programarako hautatua izan zena (1998). Zinemagintzatik erakusketagintzara egin zuten biek jauzi. Erakusketa tematikoak, batetik, Komikiak 100, EkoConsum, Atarian, Cristina-Enea edo Badu Bada bezalakoak, sortzaile baten lanaren ingurukoak besteak, hala nola Antton Olariaga, Joxe Mari Zabala, Ivan Zulueta, Gabriel Celaya,  Isabel Azkarate, John Zabalo “Txiki”, Nestor Basterretxea…

Komikietarako gidoiak idazten GABAIren Vascos con Historia sailean hasi zen, (J.A. Lopetegi marrazkilari zela, R. Castellanok sortutako pertsonaiekin). Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen hiru abentura idatzi zituen gero (J.A. Lopetegiren marrazkiez, hauek ere), “Barnetegian Tiroka” izeneko komikia (J.L. Nazabalen marrazkiez), HABE aldizkarirako, eta Iratiren zikloa –bigarren aletik aurrera–, Juan Luis Landa marrazkilariak sortutako unibertsoaren baitan: Boldroren domina, Iratiren zigorra eta Saiak.

Tabakalera, Kultura Garaikiderako Nazioarteko Zentroaren zuzendari nagusia izan zen, 2006tik 2010ra. Kultura Sailburuordea izan da Eusko Jaurlaritzan, 2013tik 2020ra. Kultura Sailordetzako aholkularia da, egun.

 

Libros del autor en erein

Irati

Irati

168 páginas

En papel
33,00 €

Irati

Irati

216 páginas

En papel
38,00 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN está adherido a

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten