
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

DESKARGAK
JUAN LUIS LANDA (Errenteria 1965). Kimika Metalurgikoko ikasketak egin ondoren, irudi eta marrazkigintzako lan profesionalean hasi zen 1984an, Ipurbeltz aldizkarian. Bere lanen artean aipatzekoak dira:
Kalabaza tripontzia (1984), marrazki bizizko filma, Juanba Berasategiren zuzendaritzapean elkarlanean egina.
GABAI, Gure Herriaren historia (Lur, 1986), Euskal Herriaren historiari buruzko komiki bilduma zabala.
Ignacio Loiolakoa (Lur, 1990), San Inazioren obran oinarritutako komikia.
GABAI, Euskaldun ospetsuak (Lur, 1992), Euskal Herriko kulturan oinarrizkoak izan diren hainbat pertsonaiaren bizitzari buruzko komiki saila.
1992-1993 bitartean Egin egunkarirako euskal politikari buruzko irri-irudiak marrazten ditu: Euskal Flash.
El ciclo de Irati (Glénat) eta geroago El Fuerte (Norma) komiki-albumak argitaraturik Europan zehar zabaltzen du bere lana; hizkuntza hauetara itzuli dira, besteren artean, bere lanak:
Euskal Herriko leiendak (Erein, 2002), irudi-liburua.
Sorginak (Erein, 2006), irudi-liburua. Hurrengo urteetan Euskal Herria aldizkarirako lanak egin ditu, historiari eta etnografiari buruzko irudiak eta marrazkiak eginez.
NUR (Erein, 2008), Toti Martínez de Lezeak haurrentzat idatzitako eleberrietarako ilustrazioak egin ditu, eta behin baino gehiago saritu dute lan horrengatik.
1512, Nafarroa in memoriam (Erein, 2011), Gaztelak Nafarroa nola konkistatu zuen kontatzen duen nobela ilustratua.
Bi hamarraldiz europako merkatutik kanpo egon ondoren, bere komiki-zaletasun biziak Raule giodigilearekin harremanetan jartzera eraman zuen. Dargaud argitaletxearen eskutik, Raule gidoiaz arduratuta eta Landa marrazkiaz eta koloreaz, sail berri bat sortu zen, Arthus Trivium:
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa