EREIN
  • Inicio
  • Autores
  • Junkal Gutierrez

Junkal Gutierrez

Junkal Gutierrez

DESCARGAS

M. Juncal Gutierrez Mangado Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio Saileko irakaslea da. Ingeles Filologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea) eta Doktore Ingeles Filologian (UPV/EHU). Gradu zein graduondoko mailatan eskolak ematen ditu UPV/EHUn eta 2000tik, bere ikerketa LASLAB ikertaldearen baitan egiten du euskara, gaztelania eta ingelesaren jabekuntzaren inguruan, lehen edota bigarren eta hirugarren hizkuntza gisa. Besteak beste, hizkuntzen arteko eragina, ingelesaren jabekuntza CLILen, interakzioa edota morfosintaxia eta NZ-galdera eta erlatibozko egituren gainean egiten du bere ikerketa. Gai hauen inguruan hainbat liburu argitaratu ditu lankidetzan eta graduondoko eskolak ematen ditu UPV/EHUn 2000tik. Euskara, gaztelania eta ingelesaren jabekuntza ikertzen du lehen, bigarren edota hirugarren hizkuntza gisa LASLAB ikertaldean. Hizkuntzen arteko eragina, interakzioa eta morfosintaxiaren jabekuntza ditu ikergai nagusiak, haien artean NZ-galderak eta erlatibozko egiturak. Hainbat liburu argitaratu ditu gai horien inguruan, lankidetzan: English Language Learning in Primary Schools: Variables at Play (Springer, 2020); Cross-linguistic Influence: from Empirical Evidence to Classroom Practice (Springer, 2019); Contemporary Approaches to Second Language Acquisition (John Benjamins, 2013); Movement and Clitics (Cambridge Scholars Publishing, 2010). Liburu-atalak ere argitaratu ditu Routledge, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuan edota Multilingual Matters argitaletxe ezagunetan eta baita hainbat artikulu ere nazioarteko aldizkari espezializatuetan, hala nola Language Acquisition, Vigo International Journal of Applied Linguistics, Atlantis, Journal of Immersion and Content-Based Language Education, Bilingualism: Language and Cognition, Revista Española de Lingüística Aplicada, International Journal of Bilingual Education and Bilingualism, System, Studies in Second Language Learning and Teaching, Journal of English Studies, Linguistic Approaches to Bilingualism. 

Libros del autor en erein

Hotsetik hitzera

Hotsetik hitzera

352 páginas

En papel
29,00 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN está adherido a

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus