EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Karel Čapek (1890-1938) idazle, antzerkigile, kritikari eta kazetari txekiar bat izan zen. Zientzia fikzioagatik egin zen ezaguna, bereziki honako Arrabioen gerra (1936) eleberriarengatik eta robot hitza («lan gogorra») sortu zuelako R.U.R. (Rossum’s Universal Robots, 1920) antzezlanean: R.U.R. Erroboten lantegia. Gainera, esanahi politikoko lan asko idatzi zuen bere garaiko nahasmendu soziala landuz, eta gogor egin zuen Europan faxismoaren eta komunismoaren gorakadaren aurka. Literaturako Nobel sarirako izendatu bazuten ere, ez zioten inoiz eman.
Harenak dira, gainera, Vec Makropolus (Makropoulos afera, 1922), Bílá nemoc (Izurri zuria, 1937) eta Matka (Ama, 1938) dramak eta Tovarna na absolutno (Absolutuaren lantegia, 1922). Obra horiez gainera, bidaia liburuak ere idatzi zituen (Italiako gutunak, 1923; Ingalaterrako gutunak, 1924).
Berrogeita zortzi urte zituen Alemania naziak Txekoslovakia inbaditu zuenean, heriotza-zigorra zekarren Gestapok Karel Čapek antifaxista abertzale txekiarrarentzat. Zorionez, hila zen ordurako, pneumoniaz.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN está adherido a