EREIN
  • Hasiera
  • Egileak
  • Mª José Ezeizabarrena

Mª José Ezeizabarrena

Mª José Ezeizabarrena

DESKARGAK

M. José Ezeizabarrena Irakasle Titularra da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean. Euskal Filologian lizentziatua (UPV/EHU) eta Doktore Hizkuntzalaritzan (Hamburgeko Unibertsitatea). ELEBILAB laborategiko taldeburu dihardu 2016tik. Haur elebakar eta elebidunen hizkuntza-bereganatzea du aztergai nagusia eta baita hizkuntzak ukipen egoeran bereganatutako haur eta heldu elebidunen hizkuntza erabilera ere. Zenbait doktorego tesi zuzendu ditu, euskararen eta gaztelaniaren hizkuntza-jabekuntzaren, elebitasun goiztiarraren eta afasia elebidunaren gainean.
MacArthur-Bates komunikazio garapena neurtzeko zerrenda euskarara egokitua. Erabiltzaileentzako gida eta eskuliburu teknikoaren egilea da, beste egile batzuekin batera (2008), J.I. Iztuetaren Gipuzkoako Dantza Gogoangarrien Kondaira edo Historiaren edizio kritikoarena (1990) eta baita  bi artikulu-bildumaren argitaratzaile ere, Eridenen du zerzaz kontenta. Sailkideen omenaldia Henrike Knörr irakasleari (2015) eta Kode bereizketa eta bateraketa eremu urriko hizkuntzarekiko elebitasun goiztiarrean (2000), biak landidetzan. Cambridge Scholar Publishing, Cascadilla Press, John Benjamins, Kluwer, Multilingual Matters, Springer, UNAM, Rodopi, Vervuert argitaletxe ezagunetako liburu-atal gisa argitaratu dira bere ikerlan batzuk, eta besteak Euskal Herriko zein nazioarteko aldizkari espezializatuetan: ASJU, Euskera, Eusko Ikaskuntza, Gogoa, Jakingarriak, Uztaro, Asociación Española de Linguistica Aplicada; Hispanorama; Infancia y Aprendizaje; Revista de Investigación en Logopedia; Bilingualism: Language and Cognition; First Language; Frontiers of Psychology; International Journal of Bilingualism; Language Acquisition; Languages; Lingua, Linguistic Approaches to Bilingualism, Linguistics, PNAS, Romanian Review of Linguistics, Working Papers in Bilingualism, ZAS Papers in Linguistics.

Egilearen liburuak Ereinen

Hotsetik hitzera

Hotsetik hitzera

352 orrialde

Paperean
29,00 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus