
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Norman Manea Suceavan jaio zen, 1936an, Errumaniako ipar-ekialdeko eskualde batean, Bukovinan. Judua da, eta Bigarren Mundu Gerraren garaian, bost urte besterik ez zituela, Transnistriara deportatu zuten familia osoarekin; gero, Ceaucescuren komunismoaren garaian, beste kontzentrazio-esparru bat ezagutu zuen, zeharka orduko hartan, aita bisitatzera joanda.
Ofizioz ingeniaria da Manea, baina hirurogeietan idazten hasi zen, eta izena eskuratzen Errumanian idazle gisa. 1986an, erregimen komunista ezin eramanik, erbestearen bidea hartu zuen. Aurrena beka bat eman zioten Mendebaldeko Berlinen, eta hurrengo urtean Ameriketako Estatu Batuetara jo zuen, New Yorkeko Bard Collegen irakasle-lanak egitera.
Autobiografiak toki handia hartzen du Manearen lanean, eta sailka daitekeen neurrian, autobiografikoa da haren obra ezagunena eta sarituena ere, honako Huliganaren itzulera hau.
http://es.wikipedia.org/wiki/Norman_Manea
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa