EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
DESKARGAK
Pello Lizarralde (Zumarraga, 1956)
Hilargiaren hotzikarak (Ustela, 1978) poema bildumarekin eman zen ezagutzera Pello Lizarralde. Aipatu lana dugu gipuzkoarraren saio bakarra poesian, haren ostean narratiba landu baitu batik bat. Zazpi eleberri eta bi ipuin liburu kaleratu ditu geroztik. Tartean da Larrepetit (Erein), 2003ko Euskadi Saria eraman zuen nobela.
Itzulpengintzan ere aritua da. Bereak dira Natalia Ginzburgen Hirira doan bidea (Igela) eta Arratseko ahotsak (Igela), zein Gianni Celatiren Denak hasperenka (Igela) nobelen egokitzapenak.
2020. urtean Argiantza (Erein) eman zuen argitara, 1980ko hamarkadan giroturiko nobela, eta bideogintzaren agerpenaren ostean zinemagintzak izaniko beherakadaren hasiera kontatzen du.
“Une bakoitzeko egoeraz jabetu gaitezen beharrezkoak diren mugimendu, begiraden norabide, usain eta argi tonuak emanak zaizkigu Lizarralderen nobeletan. Protagonisten arnasa sentitzen dugu: aire korronteak, egurrezko zoruaren zarata, ateen azpietako argi-lerroa, belarraren usaina. Guztia dago gure zentzu lokartuak atezuan mantentzen dituen estridentziarik gabeko mihise eder baten zerbitzura” (Harkaitz Cano, El Correo, 2002-06-26).
Beñat Sarasolak “Ctxt” argitalpenean honela laburbildu zuen Lizarralderen ibilbidea; “Lizarralde que es un escritor de una trayectoria larga, con un reconocimiento crítico en el País Vasco difícilmente cuestionable, lleva apostando por un tipo de literatura que rechaza todo tipo de efectismos, limita la trama a la mínima expresión e hila historias donde la sutileza y el dominio narrativo dominan sobre cualquier otro elemento…en 2020 ha publicado su última novela “Argiantza” y es, a mi parecer, la novela más redonda del año”.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago