EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
DESKARGAK
Pere Calders (Bartzelona, 1912-1994), literatura katalaneko idazle irakurrienetako bat. Ipuingile gisa gailendu zen, baina kazetaritza artikuluak eta eleberriak ere idatzi zituen, besteak beste. Arte Ederretako ikasketak egin zituen. 1930eko hamarkadan eman zuen ezagutzera bere burua, hainbat aldizkaritan argitaratutako marrazki, artikulu eta ipuinen bidez. Hogeita lau urte zituela, bere lehen ipuin bilduma bat eta eleberria argitaratu zituen: El primer arlequí eta La glòria del doctor Larén, hurrenez hurren. Espainiako gerra zibila bukatzear zela, Mexikora erbesteratu zen eta hogeita hiru urtez bizi izan zen han. Garai hartan idatzi zituen bere testu hoberenetako batzuk: Cròniques de la veritat oculta (1955) eta Gent de l'alta vall (1957) ipuin-bidumak eta Ronda naval sota la boira (1966) eleberria. 1962an itzuli zen Kataluniara. 1964an Sant Jordi Saria irabazi zuen L’ombra de l’atzavara eleberriarekin. 1980ko hamarkadan oso ezaguna egin zen, Dagoll Dagom antzerki konpainiak haren ipuinetan oinarrituta prestatu zuen antzerki-lan bati esker: Antaviana. 1986an Letra Katalanen Ohorezko Saria jaso zuen eta 1993an Kazetaritza Sari Nazionala.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago