DESCARGAS
Txabi Arnal Gil (Ermua, 1967)
Ni ez nintzen idazle jaio. Inor ez da idazle jaiotzen. Biluzik etortzen gara mundura, boligraforik gabe, koadernorik gabe. Baina amak, jertseak egin eta prakei azpildura hartzen zien bitartean, ipuinak irakurtzen zizkidan. Ama izan zen erruduna. Ama eta bikain kontatzen zidan Xagu Kaskarin hura. Eta Mortadelo. Eta Filemón. Eta baita Altxorraren Uhartera eramaten ninduen Long John Silver pirata, eta gauen zehar bidaiatzen zuen Batman pertsonaia misteriotsua ere. Horiek guztiek idazteko zaletasuna piztu zidaten.
Hogeita hamar urte pasatu dira nire lehen ipuina idatzi nuenetik. Hogeita hamar liburu baino gehiago eman ditut argitara. Saritua izan naiz batzuetan. Eta gogoak, idazteko gogoak, osorik jarraitzen du.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN está adherido a
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus