EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Viktor E. Frankl

Neurologiako eta psikiatriako irakasle izan zen Vienako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean. Vienan, Neurologia Poliklinikako zuzendari jardun zuen hogeita bost urtez. Haren “Logoterapia / Azterketa Existentziala” “Vienako Hirugarren Psikoterapia Eskola” bezala ezaguna izatera iritsi zen. Katedradun izan zen Harvard, Stanford, Dallas eta Pittsburgheko unibertsitateetan, eta Logoterapiako ohorezko irakasle San Diegoko (Kalifornia) U.S. Nazioarteko Unibertsitatean.
1905ean jaioa, Vienako Unibertsitateko medikuntzako eta filosofiako doktore tituluak jaso zituen. Bigarren Mundu Gerran, hiru urtez egon zen atxilo Auschwitzeko, Dachauko eta beste zenbait tokitako kontzentrazio-zelaietan.
Lau hamarkadetan zehar, Frankl doktoreak ezin konta ahala hitzaldi egin zituen munduko hainbat tokitan, eta Europa, Amerika, Afrika eta Asiako 29 unibertsitatetako ohorezko tituluak jaso zituen. Sari asko irabazi zituen, Estatu Batuetako Psikiatria Elkarteko Oskar Pfister saria, besteak beste, eta Austriako Zientzien Akademiak ohorezko kide izendatu zuen.
Franklek idatzitako 39 liburuak 48 hizkuntzara itzuliak izan dira. Gizakia zentzu bila (edo Hala ere, ni bizitzaren alde) liburuaren milioika ale saldu dira. Liburu hori Amerikako Estatu Batuetako eragin handieneko hamar liburuetako bat da.
Viktor Frankl 1997an hil zen, Vienan.

https://goo.gl/uS6CKA

Egilearen liburuak Ereinen

Gizakia zentzu bila

Gizakia zentzu bila

216 orrialde

Salneurria
17,50 €

Digitala
10,50 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Unión Europea