EREIN

Xabier Paya

Xabier Paya

DESCARGAS

Bilbon jaio zen 1982an eta Getxon hazi. Gasteizen Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatu zen, karrera horrek euskaraz izandako lehen promozioan. Kultur arloko ikasketa ugari ditu. Ingalaterra, Frantzia eta Euskal Herriko zenbait unibertsitatetan irakasle izandakoa da. 2006an Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. 2013tik kultur kudeaketan dabil bereziki. Hedabide askotan kolaboratzaile aritutakoa da: Berrian, Naiz-en, Argian, Euskadi Irratian, Aizu! aldizkarian…   
Itzultzaile eta gidoilari gisa ibilbide oparoa du. Literatur lan ugari itzuli ditu: Bremengo musikariak eta txirulari magikoa (antzerkia) 2011n, Herria (eleberria) 2009an, Peter Pan eta jaka eskarlata (eleberria) 2006an, Desio izeneko tranbia (antzerkia) 2005ean eta Bizitza amets (antzerkia) 2012an, azken biak Literatura Unibertsaleko bildumaren baitan. Gidoiak idatzi izan ditu Ai, Martin edo Bi eta bat telesailetan, besteak beste. 2009an Aupa Maurizia biografia nobelatua idatzi zuen anaiarekin elkarlanean. 2015ean Nork eleberri grafikoa ondu zuen Patxi Gallego marrazkilariarekin, eta 2019an argitaratu zuten beste bat, Nori.
Bihotza kate du lehenbiziko ipuina. 2006an Xabierrek amari eskaini zion Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldunaren bertsoa. Ipuinak bere amaren istorioa kontatzen du.

Libros del autor en erein

Bihotza kate

Bihotza kate

40 páginas

En papel
16,00 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN está adherido a

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus