EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

  • Hasiera
  • Egileak
  • Xipri Arbelbide Mendiburu

Xipri Arbelbide Mendiburu

 Xipri Arbelbide Mendiburu

DESKARGAK

(Heleta, 1934) euskal idazle, kazetari eta apaiza da.
1957-1958an hamalau hilabete egin zituen Aljerian soldadu; han ikusitakoa Gerlako tresna bizidunak liburuan jaso zuen (Xalbador saria 1986). 1961ean, Teologian lizentziatu zen Lyonen. 1965ean, Boli Kostara joan zen eta han ibili 12 urtez misiolari eta irakasle; han idatzi zuen lehen liburua, Baule leinuko 1200 atsotitzen bilduma. Hango esperientziaz argitaratu zuen, 1983an,  Afrikako «Salbaien» zuhurtzia (Irun Hiria saria, 1982). 1976an, Parisen, Zientzia Sozialetako goi ikasketak egin zituen. 1977, Uharte Garazin apez.
1981etik aurrera, kazetari lanetan ere aritu da. Gure Irratiaren sortzaileetako bat izan da. Herriz Herri eta Fededunak aldizkarienetarik ere bai. Bere kolaborazioak hainbat euskal hedabidetan idatzi ditu. 1991n, Rikardo Arregi sariaren barruan ohorezko aipamena eman zioten bere urte luzeetako lanagatik.
Arbelbiderenak dira, besteak beste: Enbata (1996), Pete Agerreberry (1997), Besta Berri (2001), Jean Pierre Goytino: «Californiako Eskual Herria» (Euskaltzaindia BBK saria, 2002), Euskaldunak Aljerian (2003), Zoriona! (2005), Barrabasen Ebanjelioa (2006), Xuri-gorriak (2007), Requiem (2008), Sorginak (lehen eta orain, Afrikan eta hemen) (2011), Euskal Elizaren historioa (2014), 14ko gerlako 14 lekuko (2016) eta Garapena gelditu (2017).

Egilearen liburuak Ereinen

Oilarra kukuruka

Oilarra kukuruka

232 orrialde

Paperean
18,00 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu