EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

  • Hasiera
  • Egileak
  • Alfredo Piedrafita

Alfredo Piedrafita

Alfredo Piedrafita

DESKARGAK

Alfredo Piedrecita Gómez naiz eta Barbastron (Huesca) jaio nintzen, 1960an. Iruñeak bere magalean hartu ninduen bi urte bete nituenez gero Txantreako auzoan. Bizitza guztian izan dut musika lagun. Hogeita hamar urtez "Barricada" rock taldeko gitarrista eta konpositorea izan nintzen, 24 disko editatu genituen eta ezin konta ahal kontzertu eman genituen espainiar Estatuan zehar. Gaur egun, musikari eta errepideari lotua jarraitzen dut "Miss Octubre" izeneko gure banda berriarekin.

Australiara egindako bidaia batean deskubritu nuen argazkigintza, bereziki izadian egindakoa. Orduz gero, zaila da inon ni ikustea kamerarik gabe edo gitarrarik gabe. 2014an argitaratu nuen nire lehen liburua, La estación perpetua (Lamiñarra argitaletxea). Bertan ageri dira aurreko urtean Tindufen, Aljerian, ateratako zenbait argazki, saharar errefuxiatuen kanpamenduetan, haiei laguntzen boluntario ibili bainintzen. Espainiar Estatuko hainbat hiritan egin ditut nire argazkien erakusketak, eta bat aukeratzekotan, Iruñeko Baluarten egin nuena aukeratuko nuke. Oraintxe bertan Nafarroako hainbat herritan ari naiz animalien argazkiak erakusten, beste nafar argazkilari batzuekin batera.

Facebook

Egilearen liburuak Ereinen

Erika, ez naiz perfektua

Paperean
18,50 €

Erika, no soy perfecta

Paperean
18,50 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea