EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

  • Hasiera
  • Egileak
  • Amparo Errandonea

Amparo Errandonea

Amparo Errandonea

DESKARGAK

Amparo Errandonea Rodriguezek Antzinako eta Erdi Aroko Historia ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan; ondoren, graduondoko ikasketak egin zituen, Egiptologiaren arloan, Roma-La Sapienza Unibertsitatean eta Pariseko IV-Sorbonne Unibertsitatean; halaber, ikerketa bibliografikoa garatu du Oxford Unibertsitateko Griffith Institutuan. Gainera, idazketa hieroglifikoko eskolak eman ditu Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Antzinako Historiako Sailarekin elkarlanean, eta buru-belarri aritu da nazio-mailako zein nazioarteko biltzarrak eta mintegiak antolatzen eta koordinatzen: besteak beste, Egiptologiari buruzko Biltzar Iberiarrak. Argitaratu dituen lanei dagokionez, nabarmentzekoa da Intro­ducción al antiguo Egipto (Akal, 2016), Antonio Pérez Largacharekin batera idatzia (Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea). 2008tik aurrera, diseinuaren arloan trebatzen hasi zen. Besteak beste, Egiptologiari buruzko V. Biltzar Iberiarreko diseinu grafikoaz arduratu zen –Cuencan egin zen, 2015ean–, eta, halaber, erakusketa ibiltari hau diseinatu zuen: Tebas, los tesoros de una ciudad milenaria a las puertas del desierto; el diseño del catálogo Arqueología canaria en Egipto, una visión fotográfica de la Misión de la Universidad de La Laguna en la tumba de Nisemro (TT 209, Luxor, Egipto). 2017tik gaur egun arte, Antzinako Egiptori buruzko ikerketei eskainitako Trabajos de Egiptología (Papers on Ancient Egipt) aldizkari zientifikoaren arte-diseinuaz eta maketazioaz arduratzen da; La Lagunako Unibertsitateak editatzen du argitalpen hori. Bestalde, gaur egun, Madrilgo Debod tenpluan aurkitu diren antzinako grafitoen berreraikuntza digitalean diharduen taldeko kidea da. 

Egilearen liburuak Ereinen

Descubriendo Egipto

Salneurria
19,00 €

Descubriendo Egipto

56 orrialde

Egipton barrena

Salneurria
19,00 €

Egipton barrena

56 orrialde

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu