DESKARGAK
Fermin Etxegoien Uribeetxeberria (Oñati, 1966)
Kazetari eta idazlea.
2004an argitaratu zuen bere lehen liburua, Neurona eta Zeurona saiakera (2004, akzesita Juan Zelaia Sarian). Autokarabana eleberriarekin eman zen ezagutzera narratiban, 2009an. Euskadi Literatur Saria eta Kritika Saria eman zizkioten. Beste bi eleberri ditu argitaratuak orain arte: Zinegotzia (2013) eta Urpekariak (2015).
2014an argitaratu zuen Eutsiko diogu? elkarrizketa liburua.
Kazetari moduan zuzendu dituen azken dokumentalak, Eusten (2020) Covid-19aren izurriteaz eta Egunak eta Lanak (2019) Euskaltzaindiaren mendeurrenaz.
Telebistan lan egindako saioak: Autentikoak, Ur Handitan, Berandu Baino Lehen, Bisitaria, Anitzele, Kalaka, Lau Haizeetara, Doctor Livingston, Supongo, Katu-Kale…
Irratian eta prentsan aritua: Musikatea eta Ekaitz Perfektua saioak Euskadi Irratian, Ziutateaz kultur magazina Bilbo Hiria Irratian eta zutabegilea Berria, Argia eta El Paísen.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus