EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

  • Hasiera
  • Egileak
  • Friedrich Dürrenmatt

Friedrich Dürrenmatt

Friedrich Dürrenmatt

DESKARGAK

Friedrich Dürrenmatt (1921-1990) Suitzako idazlerik ezagunenetako bat da, Max Frischekin batera. Dürrenmatt antzezlanek egin dute ezagun batik bat literaturan. Adineko damaren bisita (Der Besuch der alten Dame, 1956) eta Fisikariak (Die Physiker, 1962), esaterako, behin eta berriz antzezten dira oraindik ere Europako antzoki nagusietan, eta Bertolt Brecht alemaniar dramaturgo ospetsuaren lanekin alderatu izan dira antzezlanok. Baina, antzerkiaz gainera, beste genero askotako lanak ere idatzi zituen Dürrenmattek: besteak beste, nobela beltzak, saiakerak, kritikak, istorio laburrak eta entzuteko istorioak. Hiru nobela beltz idatzi zituen, eta hiruretan lehena da esku artean dugun hau: Epailea eta haren borreroa (1952). Beste biak Susmoa (1953) eta Agindua (1958) dira. Euskaraz, bi antzerki-lan irakur daitezke, bai eta kontakizun bat ere: Matxura (1956).

Egilearen liburuak Ereinen

Epailea eta haren borreroa

Epailea eta haren borreroa

152 orrialde

Salneurria
13,00 €

Digitala
8,00 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea