EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Iñaki Iturain

Iñaki Iturain

DESKARGAK

Iñaki Iturain Azpiroz Orion jaio zen 1956an. Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Zientzietako ikasketak ditu eginak. EITB sortu aurretik, telebistarako esatariak prestatzeko, Donostian eratu zen eskolan ibili zen. Ibilbide profesional ia osoa euskarari lotutako lantegietan eman du, euskararen ezagutza, erabilera eta atxikimendua sustatzeko zenbait alorretan, irakasle eta teknikari: HABE, HAEE/IVAP, IRALE, eta EJko Hezkuntza Sailaren NOLEGA programan.

Idazteko zaletasuna izan du gaztetatik. Kazetaritza-lanak egin ditu, batez ere. Aia eta Orioko KARKARA herri-aldizkariaren sortzaileetakoa da, eta han aritu eta trebatu da idazten. Artikuluak idatzi ditu hainbat hedabidetan.

Bere jaioterriaren zenbait arlotan egindako ikerketetan oinarritutako liburuak ere argitaratu ditu: bertako euskararen ezaugarriak, historia, hango bertsolariak, arraunlariak…  2014an, Memoria Historikoaren esparruko Gerra bat barruan degula liburua plazaratu zuen.

Azken 10 urteotan bertsoak eta ipuinak idatzi ditu; zenbait sari eskuratu ere bai. Gerrari buruz plazaratutako liburuan kontatu zituen giza istorioek barruan sortu zizkioten korapiloak askatzeko idatzi du oraingo liburua: Denboraren zubia.

Egilearen liburuak Ereinen

Denboraren zubia

Denboraren zubia

136 orrialde

Salneurria
17,50 €

Digitala
10,00 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Unión Europea