EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

  • Hasiera
  • Egileak
  • José Ignacio Agorreta

José Ignacio Agorreta

José Ignacio Agorreta

DESKARGAK

José Ignacio Agorreta (Iruñea, 1963)

Bakarka 30 erakusketa baino gehiago egin dituen margolaria da. Bere lanak bilduma publiko askotan topatuko dituzue: Nafarroako Museoan, Iruñeko Udaletxeko Arte Garaikidearen bilduman, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Gustavo de Maeztu Museoan, Nafarroako Kutxaren fundazioan, Nafarroako Parlamentuan, Bartzelonako Agrupación Mutuan, Nafarroako ONCEren Fundazioan edota Bordeleko Association Culturel Quai des Chartrons elkartean.

Paula Etxeberriak honela definitu du Agorretaren estiloa “Diario de Noticias” egunkarian: “El tiempo pasa en su pintura pero sin dejar de fluir; Pasa, pero permanece. Como esas vivencias que inevitablemente no volverán, pero que habitan en un rincón esencial de nuestra memoria. Por eso, en sus cuadros nada se pierde. Al contrario, cada uno rescata lo que es digno y merecedor de ser rescatado”.

“Berrian” Alberto Barandiaranek hauxe zioen: “Jose Ignacio Agorreta pintorea, etxe abandonatuetako arrakaletatik barna, espazioen intimitateaz jabetu da, finezia handiz. Hautsez zikindutako leihoetatik sartzen den argierarekin, ilunari forma lapurtu dio. Tonu gris, horikara eta nabarrak lagun, inoiz bizitoki izandako guneen dekadentzia margotu du, sotil.
Koadroek erakusten dituzten espazioak ez dira une jakin batean harrapatutako irudiak, ez di-da ateratako argazki baten erreprodukzio pertsonala edo begirada azkar baten kliska erraza. Denboraren etenik eza, hori da. Pausarik eza. Ateek edo leihoek mugatzen duten fokutik harago bizitza badoa, eta koadroaren atmosfera atzematen ahalegintzen den begi arretatsuari iruditzen zaio argia apaltzen hasiko dela halako batean, eta koadroa itzaltduz joango dela, itzalduz, erabat desagertu arte. Agorretak bizi isila irudikatu du gela huts hauetan: goiz arrunt bat; arratsalde aspergarri batek utzitako giroa; ezerezaren osteko lasaitasuna. Gerta zitekeenaren nostalgia irakurtzen da mihiseetan, iradokitzen diguna gauza hurbilenetan denborak utzitako arrastoan egon daitekeela gure memoria: pareta higatuan, aulki abandonatuan, leiho ondoko errezela urratuan, harri pilatan”.

Egilearen liburuak Ereinen

Sastraka/Maleza

Sastraka/Maleza

220 orrialde

Paperean
39,00 €

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea