
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Mary Shelley (1797-1851).
Bizitza gorabeheratsu samarra izan zuen. Haren ama, feminismoaren aitzindarietariko bat, Mary jaiotzean hil zen. Aita, berriz, filosofo erradikal ospetsu bat zen, inoiz ez ziona alabari nahitasunik izan. Mary gazte bakartia izan zen, oso irakurzalea. 1814an, Percy Bysshe Shelley poeta erromantikoa ezagutu, eta, hura ezkondurik egon arren, elkarrekin ihes egin zuten.
1816an, Lord Byronekin igaro zuen bikoteak uda, Villa Diodatin, Genevatik gertu. Literatura fantastikoaren historian, ia-ia mitikoa da udaldi hura, gaur egungo mitorik handienetariko baten sorburua izan baitzen: Frankenstein. 1822an, P. B. Shelley hil egin zen, itsasoan itota. Horrez gainera, bost seme-alabatatik bakarra geratu zitzaion bizirik Maryri. Ospe oneko idazlea izan zen bere garaian, eta beste zenbait eleberri ere idatzi zituen (Mathilda eta Valperga, besteak beste), baina ezer ez Frankensteinen parekoa.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Mary_Shelley
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa