
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

DESKARGAK
Patri Urkizu (Lezo 1946)
Filologia Erromanikoan lizentziatu zen Salamancako Unibertsitatean (1970), non, besteak beste, Fernando Lázaro eta Koldo Mitxelena izan zituen irakasle. Azken honek zuzenduta, Euskal Filologian doktore gradua lortu zuen Pierre d’Urteren hiztegia. Londres 1715 tesiarekin (1986). Euskara eta euskal literaturaren irakasle izan da Errenteriako eta Donostiako Institutuetan lehenik, EUTGn, Bordeaux III Michel de Montaignen gero, eta Madrileko UNEDen. Euskal teatroaz eta bertsogintzaz saiakera ugari idatzi ditu.
Sorkuntzan ere aritu da, nahiz poesian nahiz narratiban. Narrazio liburuen artean, batzuk: Sekulorun sekulotan (1975), Nola Kursaal berria suntsitu zen (1984), Etsipenez (1984), Zoazte hemendik (1995), Idiakez kasuaren kronika (2021), Kordobako desterrutik (2021), eta Joan Sebastian Elcano, Primus circumdedisti me (2021)… Azken hirurok www.patriurkizu.eus webgunean irakur daitezke.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa