EREIN

Berriak

Winesburg, Ohio. Sherwood Anderson. Itzultzailea: Joannes Jauregi.

Aurkezpen ekitaldia
2022.11.28

Amerikako Estatu Batuetako Ohion kokatzen du idazleak Winesburg herrixka. Hogeita bat istorio laburretan aletzen ditu bertako biztanleen nahi eta ezinak, elkar korapilaturiko bizitzak, XIX. mendeko Ipar Amerikako landa aldeko memoria emozional bat osatzeraino, industrializazioaren ufada gotorrak betirako desagerrarazi baino lehen.

Jon Arretxe idazlearen eta Carlos Vila gidoilariaren arteko solasaldia.

Aurkezpen ekitaldia
2022.11.17

Toure ikertzailea pantailan ikusteko aukera izango dugu etorkizun hurbil batean, eta horri buruz hitz egin zuten Uxue Razquinek gidatutako solasaldi interesgarri honetan

Lyrica Garaia. Jon Arretxe.

Aurkezpen ekitaldia
2022.11.23

Bilboko Afrika Txikira itzuli da Toure. Sa Kenegatik kezkatuta dago, Madrilen bisita egin zionean gorputzean markak eta beltzuneak igarri baitzizkion.

El Maizal. Toti Martínez de Lezea

Aurkezpen ekitaldia
2022.11.14

La autora nos sorprende una vez más con esta nueva novela en la que no solamente demuestra su gran capacidad narrativa, sino que, además, nos convierte en testigos de unos tiempos reales y no tan lejanos.

Etxe Berdea. Andoni Agirrezabala

Aurkezpen ekitaldia
2022.10.27

2005eko urriaren 29an gertatutakoa tragikoa izan zen. Hildakoak, tartean. Poliziak herriko bazterrak nahastu zituen. Kasua ere itxi zuen segituan, baina sakon aztertu gabe. Azalekoari eutsi zion, begien bistakoa zirudien horri, eta alde egin zuen.

Poema liburu bat -irakurtzeko jarraibideak-. Angel Erro

Aurkezpen ekitaldia
2022.10.26

Esku artean duzun hau poema liburu bat da; bertako hitzen dentsitatea, beharrik, altua izan daiteke, beraz, eskuztatze artatsua eskatzen du. Ez pentsa, halere, egiteko zail edo adituentzakoa denik.  Hori bai, denbora behar izaten da, azkenean, poesiak hitza denboran geldiaraztea baitakar, amaikor eta materiagabea den denbora gauzatzea, biderkatzea, desaktibatzea.

7G udalekuak. Nerea Loiola.

Aurkezpen ekitaldia
2022.10.25

LIBURU HAU DESBERDINA DA. Istorio honetan gertatuko dena ZURE eskuetan dago. ZU zara protagonista.

Arriskuak, dilemak, eta abenturak aurkituko dituzu. Erabakiak hartu beharko dituzu eta enigmak ebatzi. Zure gaitasunak eta adimena erabili beharko dituzu. Erabaki txar batek hondamendia eragin lezake… eta heriotza ere bai!

Hamahiru ipuin, Luisa Carnés. Itzulpena: Danele Sarriugarte

Aurkezpen ekitaldia
2022.10.11

Kontalari bikaina da Carnés, eta deskribapenak egiten maisua. Artifiziorik gabeko ahotsa du, baina bere estilo zailduak benetan magiko bihurtzen du, indartsua, argia. Bere lana zehatza da; hitz oro tentu handiz aukeratu izan balu bezala. Artefaktu bikaina alde guztietatik begiratuta ere.

Heriotzari aurrez aurre begira. Oskar Gaztelu

Aurkezpen ekitaldia
2022.09.29

Bilboko Udaleko Miguel de Unamuno XXII. Sariaren irabazlea. Lan honen helburua heriotzari buruzko teorietara hurbiltzea da, gure inguruan nagusi diren erlijioek argudiatzen dutena alde batera utzita.

Ethan Frome. Edith Wharton. Itzultzaileak: Miren Arratibel eta Aintzane Atela

Aurkezpen ekitaldia
2022.09.28

Literatura Unibertsala bildumako 185. liburua. Landa eremuko herrixka batean gertatzen da istorioa, idazleak asmatutako Starkfield herrian, hain zuzen ere (Massachusetts). Maitasun istorio ezinezko bat kontatzen du, Ethan Frome gaztearen eta hura baino zenbait urte zaharragoa den Zeena gaixobera eta mesfidatiaren arteko ezkon bizitza ilauna abiapuntu hartuta.

Presentación de «El país equivocado» del recientemente fallecido José Javier Abasolo

Aurkezpen ekitaldia
2022.06.21

Con la intervención de Jon Arretxe, Asier Muniategi, Iturri y Uxue Razquin.

Hotsetik hitzera. Junkal Gutierrez eta Marijo Ezeizabarrena

Aurkezpen ekitaldia
2022.06.06

Liburu hau haurrek, euskaldunek bereziki, hizkuntza-ezagutza nola garatzen duten azaltzeko saiakera bat da, hizkuntzalaritzaren ikuspegitik idatzitakoa. 

Anna Kopek eta matrioxken kondaira. Haritz Larrageta

Aurkezpen ekitaldia
2022.06.14

Abentura, umorea, estutasuna, historia eta bitxikeriak. Egungo haur-gazte literaturaren osagai denak! 

Naian. Jon Aranguren eta Nerea Loiola

Aurkezpen ekitaldia
2022.06.07

Naianek buruz behera jo zuen atea, oinarekin; eta Nerea eta Jonek zalantzarik gabe barrura sartzen utzi zioten, barruraino. Elkarrekin elikatu eta mimatu dute, kolorez jantzi du Jonek eta hitzez orraztu Nereak.

Atarian. Maixa Zugasti.

Aurkezpen ekitaldia
2022.06.03

Bizitzaren amaieran, heriotza ate-joka sentitzean, izan garena azaleratuko da. Oinordekotza-arazoak, boterea, dirua...; izarpean, atarian egingo dute topo Juanek eta Leandrok, biek ala biek maitasunaren abaroa aurkitu nahian.

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus