w.w3.org/TR/xhtml1/DTD/xhtml1-strict.dtd"> Adobe Digital Editions instalatu | Erein
EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Adobe Digital Editions instalatu

Liburu elektroniko bat erosten duzun lehenengo aldian Adobe Digital Editions-en alta eman behar duzu.

Prozesu laburra da, bi minututan burutu daiteke, pauso errazak jarraituz.

Zertarako balio du Adobe Digital Editions (ADE)-ek?

Egile eta argitaratzaileen eskubideak babesteko, eBookak erabilera mugatuko eskubideak dituzte. Testuen iruzurrezko zabalkuntza oztopatzeko, eBook bakoitzak dauka Adobe ID identifikatzaile bat: identifikatzaile honek galarazten du testua mugarik gabe inprimatu dadin edota galarazten du testua kopiatua izan dadin baimendu gabeko irakurgailuetan.

ADEk erabiltzen duen lapurretaren aurkako babesak Digital Rights Management (DRM) izena du. Hau dela eta, liburua deskargatu baino lehen, beharrezkoa da ADEn erabiltzaile gisa errejistratzea, zure ordenagailua “deskargarako baimendua” izan dadin. Zuk ADEn egiten duzun errejistroari esker posible izango da bermatzea eBooken zabalkuntza legala.

Errejistroaren prozesuan, ADEk kode identifikatzaile bat izendatuko dizu. Kode honen bitartez bermatzen zaizu erosi duzun eBookaren jabe bakarra zarela.

Interneten sartu eta Adobe Digital Editions (ADE) bilatu

Deskargatutako programa (ADE) erabili ahal izateko errejistratu egin behar duzu eta lortu behar duzu “Adobe ID” edo kode identifikatzailea.

Adobe Digital Editions erabili ahal izateko, errejistratu egin behar duzu eta lortu behar duzu “ADOBE ID” edo kode identifikatzailea. Zoaz menu nagusira eta “Ayuda” aukeran sar zaitez, “Autorizar equipo...” aukera klikatu behar duzu… Hurrena aterako zaizun pantailan, zure ADOBE IDa sartu behar duzu edo “Crear ID de Adobe” aukeran sakatu bestela, lehendik sortua ez baduzu.

Bukatu ADE instalatzen programaren argibideak jarraituz eta gogoan izan: ADEren instalakuntza behin bakarrik egiten da, hau da, eBook bat erosten den lehenego aldian soilik. Beharrezkoa da interneten konektatua egotea bai eBook bat erosterakoan, bai irakurketa software programak deskargatzerakoan. ADE instalatu ondoren eta eBooka jaso ondoren, irakurri ahal izango duzu interneten konektatua egon gabe.

Laguntza behar duzu?

Zerbitzu Teknikoarekin harremanetan jarri baino lehen, Laguntza atala kontsultatzea gomendatzen dizugu.

Bezeroaren arretarako telefonoa

943 218 300

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea