EREIN

Euskara LH 2Hiruhileko bakoitzeko liburu bana + Lan koadernoa

Euskara LH 2

Rosa Mari Arano

Materia / Asignatura: Euskera (Lengua y Literatura)

Formato: 210 x 280 mm

Páginas: 264

Encuadernación: Rústica

Disponibilidad: Disponible

Fecha de publicación en papel: 01-06-2016

ISBN de la edición en papel: 978-84-9109-003-8

Imprimir

HOJEAR EL LIBRO

Consultar Online Formato PDF

DESCARGAS

Material hau hizkuntza errealite jakin bati erantzuteko sortua dago eta hizkuntza arloan helburu jakin batzuk lortu nahi dituen eskola batean egin eta esperimentatu izan da,Txingudi Ikastolan. Erabaki asko testuinguru horretan ulertzen dira.
Labur baino ez bada ere, material honen zutabe diren oinarri teorikoak azalduko ditugu ondorengo lerroetan. Honako hauek alegia:
• Hizkuntza berbazko ekintza bat da. Hiztunak testuinguruan (komunikazio egoeran) eragiteko asmoz erabiltzen du hizkuntza, eta horretarako giza talde jakin batek gauzatutako hizkuntza baliapideak zuzen erabiltzeko estrategiez baliatzen da.
• Testua da erabilera zein ekoizpen unitaterik aproposena (ahoz nahiz idatziz) hizkuntzaren irakaskuntza arloan.
• Curriculumeko zenbait eduki aukeratzeko, testuak aukeratzeko alegia, testu tipologietan oinarritzen gara, berbaldi genero edo testu generoen sailkapenak eta deskripzioak eskaintzen dizkigute eta.
• Ikuspegi askotarik abiatutako ikerketek argi uzten dute hizkuntza bat baino gehiagoren jabekuntza prozesuek elkarren arteko lotura estua dutela.
• Hizkuntza ezberdinen jabekuntza besteekiko elkarrekintzan ematen da. Hizkuntza bakoitza, beste hizkuntzetako eduki linguistikoak eskuratzeko, ikasleek kontziente edo inkontzienteki erabiliko duten ezagumendu iturri bihurtzen da. Badirudi hortaz, lehen edo bigarren hizkuntza zenbat eta hobeto menderatu, hainbat eta errezago eta hobeto eskuratuko direla hurrengoak.
• Gainera, diskurtso generoak hizkuntza guztietan berdintsuak dira, ekoizpen baldintzei berdin erantzuten diete eta testu egitura berdintsua dute. Hizkuntza batetik bestera aldatzen dena, bakoitzaren azaleko osagai linguistikoak dira.
• Hizkuntzari buruzko hausnarketa alorrak ere, berak dira hizkuntza guztietan (semantikoa, sintaktikoa, testuala, pragmatikoa...), nahiz eta hizkuntza bakoitzak alor bakoitzean bere-bereak dituen, besteengandik ezberdinak diren gauzatzeak izan.

Libros del autor en erein

Rosa Mari Arano

Colecciones para este curso

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN está adherido a

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus