
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Talde lana
Gaia / Ikasgaia: Literatura
Formatua: 210 x 280 mm
Orrialdeak: 352
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Paperezko edizioaren argitalpen data: 2016-07-14
Azken argitalpen data: 2024-08-26
ISBN paperezko edizioa: 978-84-9109-057-1
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
“Literatura unibertsala” Batxilergoko lehen urteko hautazko irakasgairako prestatu dugun liburu honek hiru helburu nagusi dauzka: literatura unibertsalaren bilakaera oparo eta ulergarria eskaini; mugimendu horiek ondo aukeratutako testu antologia egoki eta atseginez hornitu; eta testu antología horretaz baliatzeko galdera, iradokizun eta jarduera didaktiko ugari proposatu. Horregatik guztiagatik, tresna lagungarria izan nahiko luke liburu honek, bai irakasleak literatura unibertsalaren nondik-norakoak azaltzeko, baita ikasle gazteak ulertu eta irakurtzera bultzatzeko ere.
Literaturaren irakaskuntzan gaur egun indarrean dagoen metodologia geure eginez, disziplinen arteko harremanak azaleratu ditugu, zinemari,musikari, pinturari edo zientziari erreferentziak eginez, besteak beste. Euskal literaturaren erreferentziak ere aurkituko ditu irakurleak han eta hemen.
Beraz, liburuaren oinarrian bi asmo biltzen dira: literaturaren ikuspegi sendoa eskaintzea, hau da, literatura dokumentu kultural eta historikotzat hartzen duena, eta aldi berean, irakurzaletasuna sustatzeko ahalegin atsegina gertatzea. Bi alderdiok ondo ezkontzen dira liburuan, eta erraz asmatuko du irakasleak une bakoitzean komeni diren baliabide eta iradokizunak proposatzen: testu hau aukeratu eta beste hura ez, jarduera didaktiko honek ikasleak beste hark baino ziurrago akuilatuko dituela ikusi, honako erreferentzia gunea gertuago legokeela ikasleengandik...
Bihoakizu, beraz, liburu antzera luzatzen dizugun irakurketa proposamen hau. Seguru gaude, zuk ere aurkituko dituzula hasieratik liluratuko zaituzten idazle eta obrak.

Iñaki Aldekoa (Oñati, 1961). Euskal Filologian lizentziatua eta Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslea. 1989ean "Ignacio Aldecoa" ipuin lehiaketa irabazi zuen. Hauek dira bere lan nagusienak: Antzarra eta ispilua (Erein, 1992), Antología de la Poesía vasca (Visor, 1993), Zirkuluaren hutsmina (Alberdania, 1993), Euskal ipuinen antologia bat izeneko liburua (Alberdania, 1993). Gabriel Arestiri buruzko saioa argitaratu zuen Munduaren neurrian (Alberdania, 1998) eta euskal narraziogintzari buruz Mendebaldea eta narraziogintza (Erein, 1998). Historia de la literatura vasca (Erein, 2004), eta Euskal Literaturaren Historia (Erein, 2008) da egilearen azkeneko liburua.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa