EREIN

Matematika DBH 2

Matematika DBH 2

Talde lana

Gaia / Ikasgaia: Matematika

Formatua: 210 x 280 mm

Orrialdeak: 220

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2019-08-07

ISBN paperezko edizioa: 978-84-9109-279-7

Imprimir

LIBURUA IKUSKATU

PDF formatuan

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

36,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak: 6,80 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Europa*: 15 €
  • Europa**: 23 €
  • Munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri: erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan (+34) 943 218 300.

* Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Eskozia, Finlandia, Frantzia, Gales, Holanda, Ingalaterra, Irlanda, Ipar Irlanda, Italia, Luxenburgo, Monako, Portugal eta Suedia.
** Bulgaria, Txekiar errepublika, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Grezia, Hungaria, Letonia, Lituania, Polonia eta Errumania.

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Ikasmaterial hauek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Matematikarako konpetentziaren garapenean trebatzeko dago planteatuta, indarrean dagoen 236/2015 dekretuaren arabera.
Horrekin batera, aipatzekoa da ikasmaterial honen diseinuan oso kontuan hartu dela, (1) zehar-konpetentzien garapena eta (2) arloen arteko lotura gainontzeko diziplina konpetentzien garapena sustatzeko. Ikasmaterial honek bere baitan hartzen du zeregin hori eta gainontzeko arloekiko loturak egiteko proposamenak jasotzen ditu unitate guztietan.

Ikasmaterialak eskaintzen dituen baliabideak:
Ikaslearentzako:
–Testuliburua: Ikaslearen ikasmateriala, unitate didaktikoetan antolatuta eta horietako bakoitza autoebaluaziorako baliabideekin.
–Plataforma digitala: trebakuntza jarduera gehigarriak eta ebaluazio jarduerak.
Irakaslearentzako:
Gidaliburua:
Unitate bakoitzaren edukien eta lorpen adierazleen zehazpenarekin, iradokizun metodologikoekin, programazio proposamenekin, baliabide gehigarriekin eta jardueren soluzioarekin.
Plataforma digitala:
–Eskola saioetarako baliabide gehigarriak.
–Ebaluazio baliabide gehigarriak.
–Ikaslearen liburua eta bertan agertzen diren jardueren soluzioak, taldeko lana erraztu eta zuzenketak bizkorrago egiteko.
–Indarrean dagoen dekretu kurrikularrak zehazten dituen zeharkako eta berariazko konpetentziekin (Matematikarakoaz gain) ikaslearen liburuko jarduerek duten lotura.

Ezaugarri nabarmenenak:
–Problemen ebazpenean dago oinarrituta, horietatik abiatuta eraikitzen da ikasketa prozesua eta horien bidez gauzatzen da matematikarako konpetentziaren lorpena.
–Problema egoera horiek ikaslearen esperientzia eta bere testuinguru hurbila erabiltzen ditu jarduera iturri moduan.
–Modu orekatuan lantzen dira matematikarako konpetentziaren osagai desberdinak diren etapa honetarako eduki multzoak: zenbakikuntza eta aljebra, funtzioak, geometria eta neurriak, eta estatistika eta probabilitatea.
–Ikasgelarako eta ikasgelatik kanpo lan egiteko materiala eskaintzen du testu-liburu eta plataforma digitalaren bidez.
–Matematikarako konpetentziaren garapenak baliabide teknologikoen erabilera eskatu eta ahalbidetu behar du, prozedurak errazteko eta hausnarketa eta ideien garapenerako bideak zabalduz.
–Problemen ebazpena problema egoera moduan aurkeztutako proiektu txikien bidez lantzerakoan, talde lana eta honi lotutako zehar-konpetentziak garatzeko testuinguru egokia sortzen da.

Egileak

Lander Intxausti

Santiago Larrañaga

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

 

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

 

 

 

Jarrai iezaguzu

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus