Itzultzailea: Zabaleta Kortabarria, Josu
Bilduma: Oroimenean barrena, 8
Formatua: 130 x 220 mm
Orrialdeak: 336
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Paperezko edizioaren argitalpen data: 2014-02-05
Azken argitalpen data: 2017-12-22
Edizio digitalaren argitalpen data: 2019-01-01
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN paperezko edizioa: 978-84-9746-816-9
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-390-9
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Gauza guztiak esan ahal izango dizkizut, nik uste, orain arte inori ez bezala, eta laguntza handia emango didazula espero dut esanez hasi zuen bere egunkaria, 1942ko ekainaren hamabian, Anne Frank neskatoak. Hamahiru urte bete berriak. Adin berezia, zaila, nahaspilatua. Etorkizunari dena eskatzen zaion adina, iraganaren zati handi bat arbuiatzen dena, maitasuna eta abentura eskatzen direna, desirak oraindik izen zehatzik ez mugarik ez duena. Halako gaztetxo horrek gela gutxi batzuetan ezkutatu beharra badu, eta bere harremanak etxekoengana eta beste ezkutatu gutxi batzuengana urritzen bazaizkio, bi aukera baizik ez ditu: erotu ala idatzi.
Eta Anne Frankek idatzi egingo du. Arin eta bizitasun han diz, barrena hunkitzen digun zintzotasun, umore eta zorroztasun batez. Bizitza honetan gehien kostatzen dena nahi du: nor den eta zer gertatzen zaion jakin. Galera larriak, bat nerabea denean. Askatasuna nahi du, askatasun fisikoa ezin bada, pentsamenduarena: pertsona nagusiek –kritikatzen du– barre egiten diote; nahasmendua sentitzen du, larritasuna, eta kexu da. Baina maitasuna ere badu. Maite du Peter eta maite du bizitza. Bila ari da, gogoetan. Baina badaki jostatzen ere. Bizi da, hitz batean. Lau paretaren artean gauza asko gerta daitezke, eta neska gazte batean bihotzean mila historia. Kanpoan, Gestapo, esespena, izuaren mendea.
Ez dago suspenserik, gazte literatura deitu ohi denean ohi den bezala. Ondo ezagutzen dugu, tamalez, protagonistaren akabera makurra. Geldiro irakurtzen dugu, beraz, xehetasun guztiak arakatuz, protagonistaren bizitza geuretuz emozioak betetzen gaituen arte.
Anneren ahotsak, tragediaren erdian bizipoza kantatzeko gaitasunaz, betirako iraungo duen oihartzuna baitu.
Tragediaren beste aldean, izan ere, bizitza baitago bizi-bizi.
Mariasun Landa.
Anneliesse Marie (Anne) Frank (Frankfurt, 1929ko ekainaren 12a - Bergen-Belsen, 1945eko martxoa) alemaniar judu bat zen, idatzi zuen egunkaria dela-eta ezaguna Bigarren Mundu Gerran naziengandik ihesi ezkutuan zela.
Gerra garaian Amsterdameraino iritsi zen familiarekin batera, naziengandik ihes egin nahian. Familiarekin ezkutatzen zen zuloan egunkari bat idatzi zuen. Hilabete batzuen ondoren ordea, familia osoa atxilotu zuten eta alemaniar kontzentrazio esparrutan banatu. 1945eko otsaila edo martxoa izango zen tifusak harrapatu eta neska hil zenean.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus