
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Bilduma: Uzta gorria, 21
Formatua: 135 x 205 mm
Orrialdeak: 160
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2017-11-20
Azken argitalpen data: 2021-04-12
Edizio digitalaren argitalpen data: 2018-01-01
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN-a: 978-84-9109-247-6
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-254-4
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Nobela honetan Jon Arretxe idazle bidaiariak jaioterrian kokatu du trama: Basaurin. Hasiera-hasieran ageri zaigu konkistatu beharreko altxorra, lapurreta baten fruitu eta urmael batean gordeta omen dagoena. Altxor hori eskuratzeko ahaleginean lehiatuko dira nobela honetako pertsonaia nagusiak. Azpijokoz, intrigaz, gezurrez betetako trama honetan, ezer ez da ematen duena. Zinema giroko sekuentziazio batekin, erritmo lasterrean garatzen da haria eta jazarpen grotesko batekin bururatzen da.
Arretxek hain ondo deskribatzen duen submundu transgresore horretako jendea da Arrutiren banda osatzen dutenak: Urrutxurtu, Delgado eta Ereño, Arruti beraz gain. Laurak Basauriko institutuan elkarrekin ikasitakoak, Hego Uribeko droga trafikatzailerik handienetakoaren itzalean ibilitakoak aspalditik. Panorama osatzen dute neska mulata batek eta eskultore intrigazale batek, arrazoi ezberdinengatik bandakoen xede bihurtu direnak nahita edo nahi gabe.

Euskal Filologian doktorea da, Heziketa Fisikoan lizentziatua, eta Piano eta Kantuko ikasketak ere eginak ditu. Egile polifazetiko eta arrakastatsu honek aspalditik du ogibide idaztea, bere bidaia eta liburuei buruzko hitzaldiak ematen ditu, eta opera kantatzen ere aritu da. Sortu dituen hogeita hamataka liburuen artean, bidaia-narrazioak (7 kolore, Tubabu, Oroituz, Griot…), haur eta gazte literatura (Harresi handirantz, Beti iparralderantz, Trumoiaren alaba, Lurraren taupadak…) eta nobela beltzak dira nagusi. Azken genero honi dagozkio Xahmaran, Tangerko Ametsak, Arrutiren banda eta telesail bihurtu berri diren Touré igarle-ikertzailearen saileko hamaika nobelak, lehenengoa 19 Kamera eta azkena Zenbaki gorriak. Txerriak eta loreak ere genero beltzekoa da, euskal noir hutsa.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa