EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Atarian

Atarian

Maixa Zugasti

Bilduma: Narratiba, 140

Formatua: 150 x 220 mm

Orrialdeak: 336

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Argitalpen data: 2022-04-27

Edizio digitalaren argitalpen data: 2022-06-01

Edizio digitalaren formatua: EPUB

ISBN-a: 978-84-9109-813-3

ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-814-0

Materia: Helduentzako literatura

Imprimir

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

Salmenta prezioa

22,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

Edizio digitala Laguntza

12,00 €

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Nire gelan, inoiz ez da argirik pizten sabaitik zintzilik dagoen kablearen amaieran. Hala ere, hatzek oraindik ez dute galdu ate ondoko giltza mugitzeko ohiturarik. Aitaren etxean bezalaxe, sartu eta irteten naizen bakoitzean. Bi aste daramatzat keinu hori behin eta berriz egiten, baina, hemen, denak ilunpean jarraitzen du: aspaldi sartu zen gaua leihorik gabeko nire gelan, eta hantxe geratu da, nire moduan, geldi-geldirik, adi.

Bizitzaren amaieran, heriotza ate-joka sentitzean, izan garena azaleratuko da. Oinordekotza-arazoak, boterea, dirua...; izarpean, atarian egingo dute topo Juanek eta Leandrok, biek ala biek maitasunaren abaroa aurkitu nahian.
Leandro, Hernaniko baserri bateko azken jabea, Maite alabak Sandiusterri egoitzan sartuko du gogoz kontra, burua nahasi zaiolako aitzakian. Haren benetako kezka, ordea, baserriaren jabetza da. Egoitzaren barruan, Juanek babestuko du, asmo iluneko gizonak.
Kate-begien moduan uztartzen diren istorio hauetan, Paula agertuko da bi gizonen alboan. Oin bat haurtzaroan, bestea helduen munduan, mugarria igarotzeko atakan dago neskatoa, lehen maitasunarekin ametsetan.
Hiru pertsonaia, hiru ahots, elkarren atarian; maitasuna, gauari langa jartzeko bide bakarra.

Bideoak

Irudiak eta argazkiak

Egilearen beste liburu batzuk Ereinen

Maixa Zugasti

Maixa Zugasti

Maixa Zugasti Tolosan jaio zen, 1973an. Irakaskuntzan aritu da hainbat urtez, eta gaur egun, idazle-lanean dihardu. 
Indarkeria matxistari buruzko LAA eleberriarekin, Irun Hiriko Literatura saria irabazi zuen, 2017an. Harrezkero, beste bi eleberri, ipuin bat eta poema-bilduma bat argitaratu ditu: Ahotsak eta itzalak (2018), Atarian (2022), Tximeletak hondartzan (2019), Hostoen hezurdura unatua (2021), hurrenez hurren.

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea